Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak
Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk. Epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Kontseiluak.
Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionalari eta administratiboari buruz 2019an egin zuen dekretuaren zenbait artikuluren baliogabetzea.
Baliogabetze hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) epai baten bidez ezarri zen 2023ko irailean, VOXek 179/2019 dekretuaren aurka jarritako errekusazioaren zati bat onartu ondoren.
Dekretua herritarrek toki-administrazioekiko harremanetan dituzten hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen eta Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztu zion EAEANren epaiari Auzitegi Gorenean.
Orain errekurtso horren zati bat baino ez du aintzat hartu Gorenak, hain zuzen ere, dekretuaren 12. artikuluari dagokiona. Artikuluak zera dio: "Euskadiko toki-erakundeek eta tokiko sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeek planifikatu eta arautuko dute, beren egoera soziolinguistikoaren arabera, euskara zerbitzu-hizkuntza eta erabilera normal eta orokorreko lan-hizkuntza gisa erabiltzea, hurrengo artikuluetan jasotako irizpideen arabera". Gorenaren ustez, ez da bidezkoa artikulu hau balio gabe uztea.
Alabaina, beste zenbait artikulu baliogabetzea erabaki irmotzat jo du, besteak beste, honakoa ezartzen duen artikulua: "toki-erakunde bakoitzak edo Euskadiko tokiko sektore publikoa osatzen duen beste edozein erakundek, bere lurralde-eremuko inguruabar soziolinguistikoa kontuan hartuta, zehaztuko ditu ofizioz hasitako administrazio-prozeduretan hizkuntzak erabiltzeko irizpideak".
Era berean, baliogabetu egin du udalei edozein herritar euskaraz artatzeko eta, ondoren, hark aukeratutako hizkuntzan jarraitzeko eskatzen zien artikulua, eta baita gailu automatikoetako mezuetan lehendabizi euskara erabiltzeko eskatzen zuena ere.
Euskalgintzaren Kontseilua
Epaia euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka doa
Gorenaren epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak.
Euskalgintzaren Kontseiluak ohar baten bidez adierazi duenez, azken urteetan euskal gizarteak salatu egin ditu administrazio publikoan euskara normalizatzeko eta biziberritzeko neurrien aurkako hainbat erabaki judizial.
Bere ustez, oraingoan ere "euskararen gutxiagotzea iraunaraztea bilatzen duen ofentsiba judizial eta politikoa agerikoa da, Gorenak ia bere gain hartu baititu VOXen premisak". "Izan ere, Auzitegiak baliogabetzea erabaki duena Eusko Legebiltzarrean gehiengo zabalarekin onartutako eta Eusko Jaurlaritzak garatutako araudia da", salatu du.
Zentzu horretan, euskara eta bere hiztun komunitatea "larrialdi linguistiko egoeran" daudela eta "normalizazio prozesuan atzera egiteko benetako arriskua" dagoela ziurtatu du Kontseiluak.
"Dekretu horrek gutxieneko lurzoru bat ezartzen zuen administrazioan euskararen murrizketa egoera gainditzeko eta euskararen sustapenean aurrera egiteko, baina berriro ere, Espainiako botere judizialak bide hori eragotzi du", deitoratu du.
Arnaldo Otegi, EH Bilduko idazkari nagusia
Erregimen zaharraren nostalgikoek eta haien zerbitzura dauden epaitegiek euskarafobiaz jarduten dihardute
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiaren hitzetan, “erregimen zaharraren nostalgikoek eta haien zerbitzura dauden epaitegiek euskarafobiaz jarduten dihardute”.
Sare sozialetan zabaldutako mezuan, “oldarraldi politiko eta judizial honen aurrean, Euskal Herriak berriz ere erakutsiko du bere hizkuntza nazionala defendatzeko borondate irmoa”, ziurtatu du Otegik.
Joseba Diez Antxustegi, EAJ-ren Legebiltzarreko bozeramailea
Bi hizkuntza koofizial izateak ez du esan nahi euskarak gaztelaniaren mende egon behar duenik
Joseba Diez Antxustegi EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak "tristura" agertu du "euskararen aurkako eraso berriagatik". Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Diez Antxustegik gogorarazi du "eskuin muturretik" sortu dela Justiziaren erabaki hori, "euskal alderdien artean adostasuna sortu duen kontu baten inguruan, hots, EAEko tokiko erakundeen legearen inguruan".
"Euskara hizkuntza gutxitua da, arriskuan dagoena, azken hamarkadetan erasoak jasan dituena eta erabilera sustatu behar duguna", azpimarratu du. Horregatik, Gorenaren epaiak penatzen duela adierazi du, eta gaineratu du bi hizkuntza koofizial izateak ez duela esan nahi "euskarak gaztelaniaren mende egon behar duenik".
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka migratzaile bizi dira Trampolin hondartzan hilabete geroago, eurekin zer gertatuko den jakiteke
Babesgune ofizialetan tokirik ez, eta ehunka migratzaileren babesleku bihurtu da Trampolin hondartza. Bertan dauden migratzaileek egoera oso zaila bizi dutela diote, etorkizun hobe baten bila jo zutela Ceutara, eta ez luketela nahi euren familiek nola dauden jakitea. Irtenbideren bat iristeko zain jarraitzen dute.
Andaluziatik Ceutara elkartasuna adieraztera joandako ontziak bueltan dira
Andaluziatik Ceutara joandako 60 ontziak bueltan dira. Portuan bildu diren Ceutako herritarrek Espainiako banderak astinduz eta txalo artean agurtu dituzte.
Inoizko bisitari gehien izan dira Bilboko Aste Nagusian aurten: 2 milioi pertsona baino gehiago
Bilboko Udalak egindako behin-behineko balantzearen arabera, iaz baino delitu gutxiago eta atxiloketa gehiago egin dira.
Aste Nagusia amaitzear da, eta Marijaia agur esateko prest
22:30ean su emango zaio Marijaiari, datorren urtera arte atseden har dezan. Ekitaldia zuzenean izango da ikusgai Orain atarian eta ETBn.
Bi gizonezko atxilotu dituzte hilketa saiakeragatik Donostian, beste gizon bat larri zauritu ondoren
Biktimak adierazi dienez, hiru gizonek eraso egin diote: batek heldu, beste batek sastakatu eta, lurrera erori ostean, hirugarrenak buruan jo du.
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Hamalau pertsona atxilotu dituzte Bilbon desordena publikoak egotzita
Hainbat ertzain artatu dituzte kolpe eta lesioengatik, eta Ertzaintzaren auto batean kalteak eragin dituzte. Segurtasun Sailak eta Ertzaintzako sindikatuek gogor gaitzetsi dituzte gertakariak.
Epailearen aurrera eraman dute Astigarragan, emazteari ohiko tratu txarrak ematea egotzita, atxilotu duten gizona
Dirudienez, azken bost egunotan birritan saiatu da erasotzailea emaztea itotzen, eta objektu gogor batekin kolpatu du.
Epailearen esku utzi dute Usurbilen bezero bati sexu-erasoa egin eta legez kanpo atxiki izana egotzita atxilotutako VTCko gidaria
Biktimak alokairuko ibilgailu gidaridun bat eskatu zuen Usurbilera joateko. Bertara iritsi zirenean, baina, gidariak ibilgailua aparkatu zuen eta ukituak egiten hasi zitzaion.
200 lagun inguruk manifestazioa egin dute Ceutan, bizilagun elkarteek protestak bertan behera utzi arren
Espaiako Gobernuaren kudeaketaren aurka protesta egiteko manifestazioa deituta zegoen larunbat gauerako, baina bertan bertan behera geratu da "talde ultrak" iritsi direla jakin ostean. Iluntzean sareetatik deitutako protesta bat izan da, ordea.