MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santurtzik frankismoari lotutako zazpi kaleren izenak aldatuko ditu

Memoria Historikoaren Legea betetzea da asmoa. Udalak parte-hartze prozesu bat jarri zuen abian, herritarrek izen berriak aukera zitzaten.
Santurtzik herriko zazpi kaleren izena aldatu du. Argazkia: Jesus Maria Tortajada
Santurtzik herriko zazpi kaleren izena aldatu du. Argazkia: Jesus Maria Tortajada

Santurtziko udalbatzak aho batez onartu du frankismoarekin lotutako zazpi kaleren izena aldatzea, Memoria Historikoaren Legea betetzeko.

Udal iturriek Eferi jakinarazi diotenez, talde politiko guztiek (EAJ, Ahal Dugu, EH Bildu, PSE-EE eta PP) martxoaren 13an herritarrek bozkatu zituzten izen berriak onartu dituzte.

Horrenbestez, Mendizabal kapitaina kaleak Itsasalde izena hartuko du; Calles maisua Vapor Habana kalea izango da; eta Victor Saez etxetaldea Martxoak 8 etxetaldea deitzera pasako da.

Horietaz gain, Jose Maria Larrea etxetaldea Serantes etxetaldea izango da, eta Leonor Amezaga kalea Aldapa kalea deituko da; bien bitartean, Daniel Pereda eta Ildefonso Arrola kaleak Bizkaia taldean eta Juan XXIII kalearen baitan sartuko dira, hurrenez hurren.

Izenak aldatzeko, Udalak parte-hartze prozesu bat jarri zuen abian. Aldatu beharreko kale bakoitzeko hiru izen proposatu zituen Udalak eta herritarrek hiru aukeren artean hautatu behar izan zuten.

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chikungunya: tigre-eltxoaren gaixotasuna saihesteko gakoak eta aholkuak

Pello Latasak, Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduradunak, tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitzaren inguruan mintzatu da. Latasak azaldu duenez, gaitza ez da zuzenean gizakien artean transmititzen; hala ere, badira salbuespenak. Bideo honetan sintomak zeintzuk diren, transmisioa nola ematen den eta gaitzari aurre egiteko gomendioak eman dizkigu arduradunak.

Gehiago kargatu