Ibarrea industrialdea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek kalte handiak eragin ditu Altsasuko lantegi batean

Garai batean, Perfo Sistem koltxoi fabrika izandakoaren eraikinean izan da sutea. Suhiltzaileek bi ordu baino gehiago behar izan dituzte sua kontrolatzeko.
Lantegia kiskalita geratu da. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Sute batek kalte handiak eragin ditu Altsasuko (Nafarroa) Ibarrea industrialdean dagoen lantegi batean. Garai batean, Perfo Sistem koltxoi fabrika izandakoaren eraikinean izan da sutea, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Altsasuko suhiltzaileez gain, Lizarrako suhiltzaileak eta Arabatik Aguraingoak ere gerturatu behar izan dira. Bi ordu baino gehiago behar izan dituzte sua kontrolatzeko.

Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez, lantegiko egiturari kalte egin dio suak, eta sabaiko zati bat behera etorri da.

Nafarroako larrialdi zerbitzuak abisua 19:30ean jaso zuen atzo.

Lantegi barruan koltxoiak eta beste material batzuk zeuden, baita zaborrak ere. Sugarrak oso azkar zabaltzen lagundu du horrek. Nahiz eta inguruetan enpresak egon, Sunsundegui esaterako, sutea hedatzeko arriskurik ez da izan.

Sutea 21:30 aldera kontrolatzea lortu zuten. Arabako eta Lizarrako suhiltzaileek alde egin zuten, baina Altsasu eta Cordovillako baliabideek hondakinak kentzen eta hozten jarraitu dute.

Albiste gehiago gizartea

Ola de calor en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Beroak ez du etenik Euskal Herrian

Asteburuko bero-boladak jarraipena izango du astean zehar, eta 30 ºC-tik gorako tenperaturak neurtuko dira berriro hiriburuetan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Adina ez da oztopo euskal dantzak ikasten hasteko

Errenteriako Beti Bizkor erretiratuen elkarteko emakumeek adinari eta gaixotasunei aurre egin diete eta euskal dantzak ikasten dabiltza Nekane irakaslearekin. Ariketa fisikoa egitearekin batera, burua ere arin mantentzea da helburua. 

Gehiago kargatu