SEGURTASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da Basque Segurtasun Foroa, Bilbon

Euskalduna Jauregia izango da Eusko Jaurlaritzak segurtasun integraleko eredu berria eztabaidatzeko eta eraikitzeko bultzatutako ekimenaren agertokia. Erakundeetako, enpresetako, gizarteko eta hezkuntzako ordezkariek parte hartuko dute bertan.

Ertzaintza

Basque Segurtasun Foroa hasi da Bilboko Euskalduna Jauregian. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen honek Euskadin segurtasunaren inguruan dauden erronka nagusiak gogoeta eta diagnosi partekatu baten bidez lantzea du xede.

Ekitaldiak esparru instituzional, sozial, enpresarial eta akademikoetako ordezkariak bildu ditu, eta hainbat gai jorratuko dituzte: justizia, zibersegurtasuna, jendetza handiko ekitaldien kudeaketa, klima-larrialdia eta segurtasun nazionala, besteak beste.

Inaugurazioan, Imanol Pradales lehendakariak parte hartu du, eta hainbat aditu izango dira harekin batera: Iñaki Subijana, EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea; David Barroso, CounterCraft enpresako sortzailea eta zibersegurtasunean aditua; eta Bernard Gerritsma, Feyenoord FCren Segurtasun zuzendaria, kirol-ekitaldien segurtasunaren inguruan arituko dena. Horrez gain, Mari Mar Alonso (Ihobeko zuzendari teknikoa) eta Sigrid Kienle (Bavariako Poliziako komisario nagusia) espazio publikoen segurtasunaz arituko dira.

Ekitaldia 09:30ean hasi da, lehendakariaren hitzaldiarekin, eta aipatutako adituak arituko dira jarraian, euren esperientzien berri emateko.

Foroaren lehen jardunaldiaren ondoren, segida izango du euskal eskualde eta udalerrietan egingo diren lurralde mailako topaketen bidez. Segurtasun Sailak tokiko erakundeekin eta gizarte, hezkuntza eta ekonomia alorretako eragileekin lankidetzan jardungo du, ekarpenak bildu eta segurtasun-plan bat egiteko ikuspegi plurala eta deszentralizatua bermatuz.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Basque Segurtasun Foroa tresna garrantzitsua da arriskuak aurreikusteko, erresilientzia indartzeko eta segurtasun-eredua ikuspegi ireki eta prebentibo batetik eguneratzeko, lankidetzan.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X