Cerdanek epailearen galderei erantzun beharko die astelehenean, UCOren txostenaren ostean
10:00etarako jarri diote hitzordua. Ikusmin mediatiko handiaren erdian agertuko da Santos Cerdan Auzitegi Gorenera, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO) ekainaren 12an egindako txostena eta Jose Luis Abalos ministro ohiarekin eta haren aholkulari ohi Koldo Garciarekin batera egindako audioak publiko egin zirenetik gertatutakoek harrabotsa sortu baitute.
Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkari ohiak Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epailearen galderei erantzungo die astelehen honetan, UCOren txostenaren harira, ikertu gisa. Txosten horrek ustez Koldo auziko sarearekin eta obra publikoen esleipen irregularrarekin lotzen du Cerdan.
10:00etarako jarri diote hitzordua. Ikusmin mediatiko handiaren erdian agertuko da Santos Cerdan Auzitegi Gorenera. Izan ere, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO) ekainaren 12an egindako txostena eta Jose Luis Abalos ministro ohiarekin eta haren aholkulari ohi Koldo Garciarekin batera egindako audioak publiko egin zirenetik gertatutakoek harrabotsa sortu baitute.
Galdeketa egingo dio epaileak, eta pentsatzekoa da erantzun egingo diela Cerdanek galdera horiek, are gehiago Cerdanek berak agerraldia publikoki eta zuzenean erretransmititzeko eskaera bitxia egin ostean. Magistratuak ez zuen eskaera hori onartu eta, beraz, legeak ezartzen duen gisan, ateak itxita deklaratuko du Cerdanek.
Asteleheneko bistaren ostean aztertuko du epaileak kautelazko neurriak hartu ala ez.
Enpresa gakoa: Servinabar
Cerdanek instruktorearen aurrean erantzun beharko du, bai UCOk desestali zuen esleipen publikoen ustezko sare ustelagatik, bai eta auzi honetan gako den Servinabar enpresarekin lotzen duen dokumentuagatik ere.
Izan ere, epaileak dagoeneko bere eskutan du Servinabar 2000 enpresako bazkide Antxon Alonso enpresariaren erregistroan aurkitutako kontratu pribatu bat. 2016ko kontratu horren bidez, PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak esleipen susmagarrien onuradun izan den Servinabar enpresako bazkide bihurtu zen, enpresaren % 45 eskuratuta 6.000 euroren truke.
Enpresak ukatu egiten deu Cerdan inoiz enpersako bazkide izan denik, baina lau orrialde dituen kontratu pribatua Cerdanek eta Alonsok sinatuta dago, konpainiaren azken zigiluarekin.
Enpresak 75 milioi euro baino gehiago jaso ditu Nafarroako Gobernuak emandako esleipen publikoengatik.
Abalos, Koldo, Cerdan triangelua
Epaileak ontzat jotzen du Guardia Zibilaren tesia, eta bere azken autoan Cerdanek, Abalosekin batera, "obra publikoen emakida irregularren truke sari ekonomikoak jaso" izanaren zantzuak aipatzen ditu, Cerdan izan daitekeelarik "bildutako zenbatekoak banatzeaz arduratzen zena".
Puentek "zantzu sendoak" ikusten ditu pentsatzeko Cerdanek erakunde kriminaleko eta funtzionario-eroskeriako delituak egin zituela pentsatzeko, Abalosen eta Koldoren aldeko sarietan 620.000 euro kudeatu ahal izan zituela adierazten duen txosten baten ondoren.
Eta, horregatik, haren ondarea ikertzeko agindua eman du epaileak, finantza-egoera ezagutzeko. Gainera, agenteek diligentzia bat egin zuten hilaren 20an Ferrazko PSOEren egoitzan, Cerdan posta korporatiboa aztertzeko; izan ere, agenteek uste dute Cerdanek helbide elektroniko hori eman ziola Koldori, bide horretatik bidal ziezaizkion "zenbait komunikazio garrantzitsu".
Baina UCOk ikerketarekin jarraitzen duen bitartean, Cerdanek epaileari jakinarazi dio astelehen honetan bere ondarearen egoerari buruzko informazioa emateko asmoa duela, "gardentasunerako borondate argiaren" adibide gisa.
Azken erregistroak: fokua Adifen eta errepideetan
Gorenaren ikerketarekin paraleloan, Auzitegi Nazionaleko epaile bat Isabel Pardo de Vera Adifeko presidente ohiaren eta Javier Herrero Errepideetako zuzendari nagusi ohiaren ustezko esleipen irregularrak ikertzen hasi da.
UCOk ostegun honetan miatu zituen haien etxeak Madrilen – eta Pardo de Veraren beste etxe bat Espainia iparraldean-, eta Adifen eta Garraio Ministerioaren egoitzetara joan ziren berriro, dokumentazioa eskatzeko.
Ismael Moreno epaileak agindu zituen miaketa horiek. Izan ere bi pertsona horiek Abalosi, orduan bere aholkulari zen Koldo Garciaren bitartez, laguntza eman ziotela adierazten duten zantzuak igorri zizkion Morenori, beraiek proiektatutako esleipenak "ondo egin zitezen", ustez espedienteei buruzko informazioa emanez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.