USTELKERIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cerdanek legez kanpoko komisioekin zerikusia duela azalarazi du grabazio batek, hainbat hedabideren arabera

PSOEk berehala ukatu du informazioa, eta Cerdanek berak ere esan du ez duela beldurrik, ez duelako legez kanpoko inolako operaziotan parte hartu. Obra publikoen legez kanpoko esleipenen bidez jasotako komisioak leudeke atzean. 

MADRID, 11/06/2025.-  El diputado socialista Santos Cerdán, durante la sesión de control al Ejecutivo este miércoles en el Congreso. EFE/ JUAN CARLOS HIDALGO
Santos Cerdan, atzo, Kongresuan

Guardia Zibilaren UCO unitateak eskuratu duen grabazioa baten arabera, Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkariak parte hartu omen zuen obra publikoen esleipenetan egindako iruzurretan. Hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, grabazioan Cerdan entzuten da hainbat enpresak zor dieten diruari buruz hizketan, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiarekin eta horren aholkulari izandako Koldo Garciarekin.

'Koldo' auzian atzemandako elkarrizketa baten berri eman dute Ser irrati kateak, eldiario.es atariak eta El Mundo hedabideak. Horien arabera, Cerdan, Abalos eta Garcia entzuten dira lau enpresa eraikitzailek beraiekin zuten zorra dela eta berbaz.

Guztira, zorra 400.000 euro ingurukoa litzateke, ikertzaileen arabera, obra publikoak esleitzearen truke eraikuntzako enpresei komisioak kobratzeagatik.

Informazioa osatzeko lanean ari gara...

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X