Eragozpenak trafikoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nola eragingo dio Euskal Herriko Itzuliak Gasteizko zirkulazioari?

Apirilaren 5ean, eguerdi aldera, hiriaren erdiguneko hainbat kale itxiko dituzte.
itzulia_

Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioko 3 etapa Arabako hiriburutik abiatuko da datorren asteazkenean, apirilaren 5ean. Hori horrela, erdiguneko hainbat kale itxita egongo dira tropela igaro arte, Gasteizko Udalak ohar batean jakinarazi duenez.

Txirrindulariek eguerdian, 12:00-12:15 aldera, ekingo diote lasterketari. Hala, etapa hasi baino lehen eta bukatu bitartean, ibilbideko kaleak trafikoarentzat itxita egongo dira. Hauxe da aurreikusitako ibilbidea:

Mendizabalako aparkalekua – Lasarteko atea – Elvira Zulueta kalea – Gaztelako atea – Ramon y Cajal kalea – Senda ibilbidea – Manuel Iradier kalea – Eduardo Dato kalea – Posta kalea – Andre Maria Zuriaren plaza – Mateo Benigno Moraza kalea – Agirre Lehendakariaren kalea – Olagibel kalea – Herrandarren kalea – Karlos I.a Enperadorearen plaza – Legutioko atea – Betoñuko atea – Bergarako atea.

Aipatutako kaleak eta horiei lotutako bidegurutzeak txirrindulariak igaro baino bi minutu lehenago itxi, eta tropela hiritik ateratzen denean irekiko dituzte. Itxiera horrek ibilbidean dauden garajeetako sarrera eta irteerei ere eragingo die.

Salbuespen gisa, lehentasunezko zerbitzuak bete behar dituzten larrialdietako ibilgailuek etaparen ibilbidetik igarotzerik izango dute, trafikoaren noranzkoan eta ahalik eta kontu handienaz, betiere agintaritzaren agenteen eta antolatzaileen aginduak betez.

Lasterketak garraio publikoari (hiri-autobusei eta taxiei) ere eragingo dio.

e eragingo dio.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu