2.000 bizilagun baino gehiago ebakuatu dituzte Huelvan, sute baten eraginez
Larunbat gauean Huelvako Moguer herrian piztutako sute handiaren eraginez 2.000 pertsona baino gehiago atera behar izan dituzte etxetik. Ez da zauriturik egon, baina 21:30ean piztutako sute horrek Doñanako Parke Naturala harrapatu du.
Egun osoan zehar izandako tenperatura altuek eta 60 kilometro baino gehiagoko haize boladek asko zaildu dituzte sutea itzaltzeko lanak, Jose Fiscal Lurralde Antolamendu eta Ingurumen aholkulariak ziurtatu duenez. Ondorioz, suak kontrol gabe jarraitzen du oraindik.
Fiscalek nabarmendu duenez, goizaldean eta goizeko lehen orduetan hektarea ugari kiskali dira, eta sua itzaltzeko lanetan diharduten langileek sua kontrolatu ahal izateko zailtasun asko izan dituzte. Gainera, Mazagon herriko paradorea, hotel bat, kanpina (1.500 pertsonarekin) eta inguruko etxe batzuk hustu behar izan dituzte, suaren mehatxua dela eta. Arrazoi horregatik, 750 pertsona inguru beste etxe batzuetara eraman behar izan dituzte.
Une honetan 550 suhiltzaile ari dira lanean, eta 21 hegazkin ere sua itzaltzen laguntzeko lekura hurbildu dira.
Ez da baztertzen nahita piztutako sutea izatea
Susana Diaz Andaluziako Gobernuko presidenteak ez du baztertu norbaitek sutea nahita piztu izana, baina gertatutakoa argitzeko ikerketa egin behar dela gaineratu du. Hala, oraindik ezin duela ezer baieztatu nabarmendu du.
“Sutearen nondik norakoak argitzeko ikerketa burutuko dugu, Doñanako Parke Naturala harrapatu baitu eta familia askori eragin baitie”, azpimarratu du Andaluziako Gobernuko presidenteak.
Albiste gehiago gizartea
Zer hartzen dute Iruñean sanferminetako ohiko hamaiketakoan?
Eguraldia eta umore ona lagun, jende andana bildu da Alde Zaharrean. Iruindarrak bapo-bapo jarri dira arrautza frijituekin, txistorrarekin, tortillarekin, urdaiazpikoarekin eta, jakina, kalimotxoa edo sangria bezalako edariekin. Familiak eta lagun kuadrilak Iruñeko kaleetan eta tabernetan elkartu dira, ohiko hamaiketakoan, indarrak hartzeko.
Palestinarekiko elkartasun mezua "esan beharra nuen" esan du txupinazoko protagonistak
Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako ordezkariek "Stop genocide" eta "Free Palestine" oihukatu dute sanferminetako txupinazoan, protokoloa hautsiz. Bat-bateko ekintza horrek ordezkari politikoen erreakzioa ekarri du.
"Busti Zaitez" esklerosi anizkoitzaren gainean sentsibilizatzeko kanpainak 25 urte bete ditu
Esklerosi anizkoitza duten pertsonei elkartasuna adierazteko eta euren errehabilitazio-zentroetarako dirua biltzeko helburuz, ehunka pertsona "bustitu" dira Getxoko Ereaga hondartzan.
Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena ospatzeko emanaldi berezia izan da Donostiako Kursaalen
Kontzertu berezia antolatu du Eusko Legebiltzarrak urtemuga ospatzeko. Bakartxo Tejeria lehendakaria buru duen Eusko Legebiltzarreko Mahaia, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, sailburuak, diputatuak eta alderdietako ordezkariak izan dira Donostian.
Elkartasunaren txupinazoak eman die hasiera 2025eko sanferminei
Palestina gogoan, Yala Nafarroako ordezkariek kufiyak lepoan zituztela bota dute suziria. 12:01 zirenean, Palestinaren askatasunaren oihuarekin batera lehertu da suzia Iruñeko zeruan, eta horrekin batera egin du eztanda festak.
Pertsona bat atxilotu dute sanferminetako txupinazoaren aurretik, Udaltzaingoak Santo Domingon kargatu ostean
Udaltzainek esku behar izan dute gazte-talde handi bat Udaletxe Plazara indarrez sartzen saiatzen ari zelako, polizia-hesia apurtuz eta sarbidea itxita zegoenean. Atxilotutako pertsonari desordena publikoak eta agenteen aurkako atentatua leporatu diote. Radio Euskadik grabatutako irudiak.
Panticosako bainuetxeko errepidea berriz ireki dute
Ostegunetik zegoen itxita, errepidera harriak eta lurra erori baitziren, ur-zaparrada batek eraginda.
Herriko saltokien aldeko txupinazoarekin hasi dira Lesakako sanferminak
Gurekin Zerbitzu Elkarteak bota du aurtengo txupinazoa, Udalaren hitzetan, "urtean zehar denda eta zerbitzu txikiek egindako ekarpena eskertzeko". Uztailaren 12ra arte luzatuko dira Lesakako sanferminak.
Deban N-634 errepidean itxitako erreietako bat astelehenean irekiko dute
Errei bat irekiko dute, semaforoz araututa txandaka pasatzeko. Hala ere, aurreikuspenen arabera, azaroan irekiko dute erabat bidea, lanak amaitutakoan.
204 orduko etenik gabeko festa abiatu du txupinazoak Iruñean
Kostata baina txupina bota du aurten Palestinaren aldeko Yala Nafarroa plataformak. 2025eko sanferminak uztailaren 14ra arte luzatuko dira, tradizioz, musikaz eta kulturaz betetako egitarau zabala eskainita.