Deban N-634 errepidean itxitako erreietako bat astelehenean irekiko dute
Errei bat irekiko dute, semaforoz araututa txandaka pasatzeko. Hala ere, aurreikuspenen arabera, azaroan irekiko dute erabat bidea, lanak amaitutakoan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak N-634 errepideko errei bat irekiko du astelehenean, Deba eta Itziar artean, ezponda egonkortzeko fasea amaitu ondoren. Semaforoz araututa pasatu ahalko dira ibilgailuak, txandaka. Hala ere, azarora arte ez dute erabat irekiko, aurreikuspenen arabera. Bitartean, La Hilanderako begiratokiaren segurtasun-horma egonkortzeko lanean jarraituko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi zuenez, astelehen honetan, 13:00etan, errei bat irekiko dute, semaforoz araututa bertatik txandaka pasatzeko.
Horrela, amaitutzat eman dute urtarrilaren amaieran luizia izan ostean ezponda egonkortzeko abiatutako lanen lehen fasea, premiazkoena.
Hala ere, aurreikuspenen arabera, azarora arte ez dute bidea erabat irekiko.
Bitartean, La Hilanderako begiratokiko segurtasun-horma egonkortzeko lanak egiten jarraituko dute.
Zure interesekoa izan daiteke