Elkartasunaren txupinazoak eman die hasiera 2025eko sanferminei
Palestina gogoan, Yala Nafarroako ordezkariek kufiyak lepoan zituztela bota dute suziria. 12:01 zirenean, Palestinaren askatasunaren oihuarekin batera lehertu da suzia Iruñeko zeruan, eta horrekin batera egin du eztanda festak.
Hasi dira 2025eko Sanferminak Iruñean, Udaletxe plazan eta inguruko kaleetan milaka iruindar eta bisitari bildu dituen txupinazo jendetsu batekin.
2025eko Sanferminetako txupinazoa botatzeko herri bozketan aukeratutako Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako ordezkariek piztu dute suziriaren metxa eta horrekin eman diote hasiera uztailaren 14ko gauerdiko 'Gaixoa ni-rekin 204 orduz etenik izango ez duen jaiar. Jaien hasieran, Palestinaren aldeko zenbait bandera eta mezu ikusi ahal izan dira Udaletxe plazan.
Zehazki, Yala Nafarroa plataformako Lidon Soriano Segarrak, Dyna Kharrat Juanbeltzek eta Eduardo Ibero Albok jaurti dute txupinazoa. 12:00ak baino lehen, hirurak udaletxeko balkoira atera dira kufiyak lepoan, eta plazan milaka pertsona, beren jantzi zuriarekin eta gerriko gorriarekin, "San Fermin, San Fermin" oihukatuz ari ziren unea ospatzen.
"Iruindarrak! ¡Pamplones, pamplonesas! ¡Viva San Fermin! Gora San Fermin!". Lidon Sorianok eta Eduardo Iberok oihukatu dituzte urteroko hitzak, milaka neska-mutilek beren zapi gorriak zerura altxata bibaka eta goraka eri zirelarik.
Ekitaldia arautzen duen Alkatetzaren dekretuak baimentzen ez duen arren ohiko hitzei bestelakorik gehitzerik, Lidon Sorianok "Stop Genocide! Free Palestine!" oihukatu du.
Ondoren, plataformako hiru ordezkariek suziriaren metxa piztu dute elkarrekin, kosta da gaurkoan su hartu zezan, baina azkenean piztu da eta 12:01 zirenean egin du eztanda Iruñeko zeruan. Lidon Sorianek "Gora Palestina libre" oihukatzen zuen bitartean.
Txupinazoaren eztandarekin, pozak gainezka egin du Iruñean. Lagun dute eguraldia, ateri eta epel baitago.
Udaletxearen barruan, Joseba Asiron alkatea, UPN, EH Bildu, PSN, PPN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdietako zinegotziak, Sandra Nadal 2025eko sanferminetako kartelaren irabazlea eta Nafarroako hainbat herritako alkateak izan dira.
Ordezkari politikoen artean, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroa, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea, Alicia Echeverría Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria eta Nafarroako Gobernuko kontseilariak zeuden.
Elkartasun mezua, Iruñetik mundura
Joseba Asiron Iruñeko alkateak igande honetan nabarmendu duenez, "elkartasun, arrazionaltasun eta gizatasun mezua bidali dio hiriak munduari", 2025eko sanferminei hasiera eman dien txupinazoarekin.
Asiron pozik agertu da Yala Nafarroa plataforma izan delako txupinazoa botatzeko arduraduna, "egunero albistegia jartzeak izutu egiten duen zerbait delako, munduan gauzak nola dauden ikusteagatik".
"Eta Iruñetik, Iruñearentzako unerik gozoenean, munduari elkartasun, arrazionaltasun eta gizatasun mezu bat helarazteko gai garela ikusita, esan dezakedan gutxienekoa da harro, oso harro nagoela nire hiriaz, Iruñeaz", adierazi du alkateak hedabideen aurrean, txupinazoa bota aurreko uneetan.
240 orduko festari hasiera
Suziriaren jaurtiketarekin batera iritsi da festa hasiera honek uzten duen beste irudirik ikusgarrienetako bat, gaitariena, plaza betetzen duen jendetzaren artean.
Udalak 517 ekitaldi antolatu ditu uztailaren 14ra arte, 1,95 milioi euroko aurrekontuarekin, aurreko urtean baino % 5,4 gehiago.
Jaien barruan ez dira faltako Bezperetako tradizio erlijiosoak, uztailaren 14ko San Fermin prozesioa edo Zortzigarrena, ezta entzierroak, zezenketak, ezta ekitaldi zabalagoak ere, hala nola su artifizialen bildumen emankizunak eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren irteerak.
Sanferminen nazioarteko izaera agerian geratu da aurten ere, Prentsaren Nazioarteko Bulegoan 13 herrialdetako 140 komunikabide akreditatu baitira, 450 profesional, guztira.
Jaiak normaltasunez joan daitezen, osasun, segurtasun eta garbitasun zerbitzu bereziak ezarri dira.
Eraso sexisten aurkako borroka lehentasuna da Iruñeko Udalarentzat, baita sanferminetan ere. Jaien erdigunean, Gaztelu plazan, eraso sexistei buruzko informazio gune bat ireki da, non ‘Iruña eraso sexistarik gabe, Iruña aske' baten aldeko konpromisoa irudikatzen duen eskuaren sinboloa den nagusi.
Zure interesekoa izan daiteke
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.