Lactalisek aitortu du bere esnea 2005etik egon litekeela kutsatuta
Emmanuel Besnier Lactalis taldeko presidenteak aitortu duenez, baliteke haurrentzako egiten duten esnea 2005etik kutsatuta egotea. Iaz lehertu zen eskandalua, marka horretako produktuak edan zituzten dozenaka haurtxok salmonellosia harrapatu zutenean.
Les Echos egunkariari eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, urte horretan salmonella atzeman zuten Craongo lantegiko (Frantziako ipar-ekialdea) lehortze dorrean, eta 2017an berriro agertu zen.
Besnierren hitzetan, dorreko lurrean eta hormetan egindako lan batzuen ondorioz zabaldu zen bakteria, eta haurrentzako esnea egiteko erabiltzen ziren hainbat gailu kutsatu zituen. 2005ean atzemandako bakteria eta 2017koa "berdina" direla azaldu du Besnierrek, baina azpimarratu du Lactalis ez zela artean Craongo lantegiaren jabe, eta beraz, ez zekiela kutsadurarik egon zenik.
2017ko abuztuan jaso zituzten lehen salaketak, eta horien harira egindako ikerketa batean izan zuten 2005eko kasuaren berri. "Baliteke haurtxoek 2005etik kutsatutako esnea hartu izana", deitoratu du.
Kontrolen eraginkortasuna zalantzan jarri du
Lactaliseko presidenteak azaldu duenez, euren produktuen kontrol sanitarioak "erreferentziazko talde batek" egiten zituen, baina orain, gertatutakoa ikusita, fidagarriak ez zirela ondorioztatu du: "Ezin dugu ulertu. 2017an 16.000 analisi egin zituzten, bakar batek ere ez zuen positibo eman".
Besnierrek iragarri du Craongo lehortze dorrea itxiko dutela, bakteria berriro agertuko den beldur.
2017an kutsatutako esneaz galdetuta, Besnierrek aitortu du % 50 baino ez dutela merkatutik erretiratu. Era berean, iragarri du konpainiak "ehunka milioi" galduko dituela eskandalu horrengatik.
Albiste gehiago gizartea
Edukiontziak erre dituzte Bilboko bi tokitan, eta lau auto eta bi moto kiskali dira
Bilboko Ametzola eta Matiko auzoetan izan dira suteak, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Sugarrek inguruko dendetako fatxadetan ere izan dute eragina, baina ez da inor zauritu.
Bi edukiontzi erre dituzte Bilboko Errekalde auzoan, eta suak inguruan aparkatutako motor bat kiskali du
Sua goizaldean piztu da, 03:10 aldera, Salazar Jeneralaren kalean, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Kiskalitako bi edukiontzietatik gertu dagoen saltoki bateko fatxada ere kaltetu da. Ez da inor zauritu.
Giro bikaina Boisen Jaialdiaren egunik handienean
Neomak, Amuma Says No eta Gatibu taldeek publikoa zoratu eta dantzan jarri dute larunbat honetan Idaho Central Arena aretoan, 2025eko Jaialdiaren azkenaurreko egunean.
Pradalesek Euskadiren eta Boiseren arteko lotura estrategikoa eta kulturala aldarrikatu du
Lehendakari gisa Jaialdira egin duen lehen bisitan, Imanol Pradales hunkituta agertu da euskal diasporak Idahon egin dion harrerarekin. Jaialdiak kulturaren, ekonomiaren eta erakundeen zubi gisa duen zeregina aldarrikatu du, eta energia, teknologia eta goi-mailako hezkuntza bezalako arlo gakoetan egindako akordioak nabarmendu ditu.
Chillida Leku aire zabaleko zinema bihurtuko da udako hiru gauetan
Museoak film independenteak proiektatuko ditu hurrengo ostegun, ostiral eta larunbatean, eskulturen eta naturaren artean, piknik eta guzti.
Katuentzako 61 kilo janari konfiskatu dituzte Bilboko portura iritsitako furgoneta batean
Bidaiariak "katurik ere ez zeraman", eta ez zuen EBn kontsumitzeko edo banatzeko osasun-baimenik.
Kezka nagusi kostaldean, orkak begiztatu ondoren
Lekeitioko kostaldean duela gutxi bi orka ikusi izanak kezka areagotu du. Andoni Uribe LEAKAIko presidentearekin hitz egin dugu, eta itsas animalia horietako baten erasoari nola aurre egin azaldu digu.
Beloradoko adineko lekaimeek Urduñan jarraitzeko borondatea adierazi dute
Urduñako monasteriotik kanpo eramatea dakarren edozein kautelazko edo behin betiko neurriren aurka daudela adierazi dute. Joan den astearte gauean eraman zituzten hara, Beloradotik.
Euskal kultura, hizkuntza eta nortasuna aldarrikatu dituzte Estatu Batuetatik ordezkari politikoek
Idahoko hiriburutik, euskal ordezkari politikoek euskal sustraiak babestu eta diasporarekiko loturak sendotu behar direla azpimarratu dute.
Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaien hasiera, zuzenean.