SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek kalteak eragin ditu Loiolako Santutegian

Antza denez, Gogartetxea zentroa dagoen eraikinean hasi da sua. Ez da inor zauritu.
Sutea Loiolako Santutegian. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak

Sute batek kalteak eragin ditu gaur (ostirala) goizean Loiolako Santutegian (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

11:00ak aldera hasi da sua Loiolako basilikaren ondoko eraikinean, hain zuzen ere, Gogartetxea zentroa dagoen tokian.

Antza denez, teilatuan soldadura lanak egiten ari ziren eta bertan piztu dira garrak, ustekabean.

Kea urrutitik ikusi bada ere, ez da inor zauritu, baina kalte materialak oraindik ez dira zenbatu.

 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu