BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lapurreta egin dute Algortako estanko batean, labana batekin mehatxu eginez

Ertzaintza bi gizonek Kasune kaleko saltokian egindako lapurreta ikertzen ari da. Oraingoz, ez dituzte lapurrak aurkitu.

Atzo, bi gizonek Algortako tabako-denda batean egindako lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Iturri horren arabera, lapurreta 20:30 aldera gertatu zen. Bi gizon Kasune kaleko saltokian sartu ziren, eta labana batekin mehatxu egin zioten bertako langileari.

Lapurreta egin ostean, ihes egin zuten. Dena den, ez dute jakitera eman zer lapurtu zuten.

Oraingoz, ez dituzte lapurrak aurkitu.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu