EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

73 urteko Gasteizko ehiztari bat hil da Valderejon, ehiza-istripuan

13:00ak aldera, beste ehiztari batek botatako tiroa jaso du ustekabean, eta hil egin da. Ikerketa ireki du Ertzaintzak.

73 urteko Gasteizko ehiztari bat hil da larunbat honetan Valderejoko parke naturaleko ehiza-barrutian, Valdegobian, ehiza-istripuan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 13:00ak aldera abisua jaso dute ehiztari batek botatako tiroak beste ehiztari bat jo duela, ustekabean, abisatuz. Uxaldi batean parte hartzen ari zen ehiztaria tiroa jaso duenean.

Ikerketa ireki du Ertzaintzak baina istripua izan dela ematen dute zantzu guztiek.

Hildakoaren gorpua Gasteizko Auzitegiko Mediku Institutura eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X