Apirilak 4-14
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Korrikan ere ahobizi eta belarriprest izateko deia egin dute

Euskaraldiaren eta Korrikaren antolatzaileek, Euskaltzaleen Topaguneak eta AEK-k, esan dutenez, hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko testuinguru bikaina da Korrika.
Jasone Mendizabal eta Mertxe Mugika
Jasone Mendizabal eta Mertxe Mugika, Topaguneko eta AEK-ko arduradunak

21. Korrikan, apirilaren 4tik 14ra, ahobizi eta belarriprest gisa jarduteko deia egin dute Euskaraldiaren eta Korrikaren antolatzaileek.

“Klika eta inertziak apurtzea eskutik doazen ekintzak dira”, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiaren esanetan, Bilboko Itsasadarra museoan emandako prentsaurrekoan.

Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak dei egin die ahobizi eta belarriprest guztiei “euskarazko hizkuntza-praktikak zabaltzen jarraitzeko, aldatutako ohitura horiei eutsi eta euskarazko harremanak zaintzeko”. Eta ariketa horrek testuinguru ezin hobea izango du Korrikan, Mendizabalen ustez.

Hala, ahobizi eta belarriprest guztiei dei egin diete ikurrekin eta portaerekin ohitura aldaketa hori ikusarazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X