Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Euskal Herrian Euskarazek (EHE) salatu du CCOO sindikatuak gutun bat bidali diola abenduaren 24an Gasteizen egindako ekintza baten harira. Performance hartan, Olentzerok ikatza utzi zuen sindikatuaren egoitzaren aurrean, “oldarraldi judizial eta politikoan sindikatuak jokatzen duen paper estrategikoa salatzeko”, EHEk azaldu duenez.
EHEren esanetan, azken egunotan argitaratutako informazioek salaketa berretsi dute, eta baieztatu dute CCOO “euskaldunon eskubideak murrizteko eta euskararen bazterketa betikotzeko estrategia antolatu baten parte dela”.
Salatu dutenez, sindikatuak bidalitako gutunean bost konpromiso eskatzen zaizkio EHEri; besteak beste, bideoa sare sozialetatik kentzeko eta etorkizunean antzeko ekintzarik ez egiteko. Horrez gain, gutunaren konfidentzialtasuna mantentzeko ere eskatu omen die sindikatuak.
EHEk nabarmendu du gutuna soilik gaztelaniaz jasotzea “euskararekiko jarrera zapaltzailearen eta baztertzailearen adierazgarri” dela, eta jakinarazpenak euskaraz jasotzeko eskubidea aldarrikatu du. Era berean, “sinestezina” iruditzen zaio elkarteari “Olentzero auzitara eraman nahi izatea ikatza eramateagatik eta pegatinak itsasteagatik”.
EHEk egoera hau adierazpen askatasunaren aurkako eraso gisa salatu du, eta ohartarazi du ez dela “kikilduko”. Halaber, euskaltzaleei dei egin die mobiliza daitezen eta euskararen aurkako jarrerak salatzen jarrai dezaten.
Amaitzeko, EHEk azpimarratu du euskararen aldeko mugimendua indartzen ari dela: “Euskararen aldeko berpizkundea hasi da, eta ez du atzera bueltarik”.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera