Dena prest 2019ko sanferminei hasiera emateko
Nafarroako hiriburua prest dago 2019ko sanferminei ongietorria emateko. Urtero bezala, uztailaren 6an Udaletxe plaza jendez gainezka egongo da, 9 eguneko jaiei hasiera ematen dien txupinazoaz gozatzeko.
Txupinazoa 12:00etan botako dute, Udaletxe plazan. Aurten, La Pamplonesa musika bandak botako du sanferminetako txupinazoa. Botoen % 92 eskuratuta irabazi zuen aurten 100 urte bete dituen bandak Iruñeko Udalak zabaldutako bozketa irabazi zuen.
Une horretatik aurrera, jaiek giroko dute Nafarroako hirigunea. Bederatzi egunez, adin guztietako herritarrentzako ekitaldiak eskainiko dituzte: antzerkiak, kontzertuak, dantzaldiak, su artifizialak, erraldoiak eta buruhandiak eta herri-kirolak, besteak beste. 2019ko sanferminetako egitarau osoa eitb.eus-en egunez egun kontsulta daiteke.
Guztira, 496 ekimen eskainiko dituzte sanferminetan, 40 kontzertu, 33 dantzaldi, 144 musika saio kalean, banden 7 kontzertu eta 49 eskualdeko musika eta dantza ekitaldi, haurrentzako ekitaldiekin batera. Aurrekontua 1,36 miloi eurokoa izan da, aurreko sanferminetakoaren antzekoa.
Sanferminak “seguru eta gizalegezkoak” izan daitezen, Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren, Foruzaingoaren eta Udaltzaingoaren 2.600 agente baino gehiago arituko dira larunbatetik aurrera Iruñean eta Nafarroa osoan lanean. Dispositiboa osatzen duten 2.606 agenteen artean, 700 polizia nazional, 796 guardia zibil, 710 foruzain (horietako 300, hiriburuan) eta 400 udaltzain izango dira. Horrez gain, Babes Zibileko 160 laguntzaile ibiliko dira Iruñeko erdigunean.
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, Jose Luis Arastik, sanferminetan lan egingo duten polizia talde guztiak jarrera sexisten aurka lanean ari direla adierazi du. “Sexu askatasunaren aurkako delituengatik ere kezkatuta gaude”, esan du Arastik Iruñean zuzendu duen segurtasun-batzarrean.
Eraso sexisten kontrako neurriak
Hori dela eta, Iruñeko Udalak ‘Eraso sexistarik gabe, Iruña aske’ informazio puntua eskainiko du. Udaleko zerbitzu horretan, feminismo edota genero ikuspegiko arloetan aritutako sei profesionalek eraso sexisten aurkako informazioa emango dute, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Aurten, gainera, genero berdintasunaren aldeko 5 eta 8 urte arteko umeentzako aldizkaria diseinatu du Udalak. Bestetik, berdintasun arloko kazetaritza lan onenak nabarmenduko dituzten sariak iragarriko dituzte; horietan parte hartzeko epea uztailaren 22an bukatzen da, 14:00etan.
Osasun dispositiboak
Entzierroetako osasun-laguntzari dagokionez, guztira hamazazpi postu egongo dira, bederatzi hesian eta zortzi sorosleekin, zezen-plazako erizaintza eta ibilbidean zehar dauden hamabost anbulantziarekin batera. Horrela, sorospen postu bat egongo da 50 metrotik 50 metrora.
Bestetik, 350 boluntariok osatuko dute Gurutze Gorriak sanferminetarako osatu duen taldea. Gurutze Gorriko zerbitzuan parte hartuko duten boluntarioak jaiek iraungo duten 228 orduetan zehar txandakatzen joango dira.
Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak, Fernando Dominguezek, osasun-baliabideak aprobetxatzea eta Nafarroako Ospitaleguneko larrialdi zerbitzuetara "benetako kasu larrietan" bakarrik joatea gomendatu du, sorospen gehienak aipatutako osasun-zentroetan egin baitaitezke.
Trafikoa
Sanferminetan, Iruñeko erdigunea zirkulaziorako itxiko dute uztailaren 5etik 15era (hilaren 08:00etatik 15eko 14:00etara). Horrez gain, uztailaren 5etik 14era (biak barne), aparkatzeko eremu laranja ezarriko dute hiri osoan.
Egun eguzkitsua txupinazo egunean
AEMETen arabera, txupinazo eguneko tenperatura altuena 32 gradukoa izango da, eta baxuena, aldiz, 16 gradukoa. Zehazki, 12:00etan 27 gradu izango dira, eta eguna eguzkitsua izango da 14:00ak arte. Arratsaldean, eguraldia hodeitsuagoa izango da, baina ez du euririk egingo.
Sanferminak zuzenean jarraitu
Ezin bazara Iruñera joan, uztailaren 6an sanferminei hasiera emango dien txupinazoa eitb.eus-en zuzenean ikusteko aukera izango da, 12:00etan. ETB1ek eta eitb.eus-ek 11:00etan egingo dute bat Iruñeko Udaletxe plazarekin, ekitaldia zuzenean eskaintzeko.
Gainera, eitb.eus-ek sanferminetarako prestatu duen atari berezian, entzierroekin eta ospakizunekin lotutako informazioa ikusteko aukera izango da. Jaietako argazkiak, emankizunak, albisteak eta bideoak izango dira bertan.
Era berean, ETB1ek eta eitb.eus-ek San Fermin jaiak agurtuko dituen 'Gaixoa Ni' ekitaldia zuzenean eskainiko dute uztailaren 14an.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
EHEk adierazi du sindikatuak bost konpromiso eskatu dizkiola, bestela bide judiziala abiatuko duela ohartaraziz, eta egoera “onartezina” dela salatu du.
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.