81 urteko gizon bat hil da Santurtzin auzokoen artean izan den liskar baten ostean
81 urteko gizon bat hil da Santurtzin (Bizkaia), auzokideen arteko borroka batean erorikoa jasan ostean; Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu du, homizidioa egotzita, Europa Pressi Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren iturriek baieztatu diotenez eta EiTBk jakin ahal izan duenez.
Astelehen arratsaldean gertatu zen guztia, 17:30 aldera, Larrarte Anaiak kalean. Ordu horretan, 42 urteko gizon bat bera bizi den eraikin bereko etxebizitza batera joan zen, bertatik entzuten ziren zaratengatik kexatzera.
Aipatutako etxebizitzan, lau lagun zeuden, 81 urteko gizon bat tartean, eta eztabaida sortu zen, bien artean, baita borroka ere. Elkarrekin borrokan ari zirela, adineko gizona lurrera jausi zen, eta kolpea hartu zuen buruan. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, eta gauean hil da, eroritakoan izandako kolpearen ondorioz.
Beste eztabaida batzuk, auzokideekin
Gertakariaren berri jasotakoan, Udaltzaingoa bertaratu zen, eta etxebizitzan zeuden lau lagunak identifikatu zituen, biktima eta kexatzera joan zen gizona tartean. 42 urteko gizonak ez du aurrekaririk, baina aurretik ere joan da inoiz adinekoaren etxera, kexatzera.
Biktimaren senideek haren heriotzaren berri ematera eta salaketa jartzera joandakoan, Udaltzaingoak Ertzaintzaren esku utzi ditu izapideak, ikerketa hori bere gain har dezan.
Ertzaintzak goizean atxilotu du ustezko egilea, borrokan nahasitako gizona, eta izapideak abiatu ditu, ustezko homizidio-delitu bat egotzita. Beharrezko eginbideak bukatutakoan, epailearen esku utziko dute.
Albiste honi buruzko informazioa ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoriako albistegietan eguneratuko da, baita eitb.eus-en ere.
Albiste gehiago gizartea
Renfek 8.000 autobus baino gehiago programatuko ditu uztailaren 25etik irailaren 21era, Gipuzkoan, obrengatik
Konpainiak ohar batean adierazi duenez, lan horien ondorioz, uztailaren 25etik irailaren 21era bitartean eten egin behar da tren zerbitzua aldirietako zerbitzuaren tarte jakin batzuetan eta distantzia ertain eta luzeko ibilbideetan.
Behin-behineko espetxealdia 71 urteko gizon batentzat, neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik
Uztailaren 1ean, adingabe batek Ertzaintzan jarritako salaketa baten ondorioz, jakin zen 2024. urtearen amaieratik salatzailea adineko gizon batekin sexu-harremanak izatera behartu zuela hirugarren batek, diru-truke.
Luizi handi batek Panticosako (Huesca) bainuetxera doan errepidea moztu du
A-2606 errepidea itxi duen luizi handia ostegunean gertatu zen, ekaitz gogor bat izan ondoren. 300 pertsona inguru geratu dira Panticosako bainuetxean harrapatuta. Langileak lanean ari dira errepidea asteburu honetan bertan ireki ahal izateko.
Arrasaten sute batean zauritutako gizona hil egin da
Sutea ostegunean jazo zen, etxebizitza-bloke bateko sotoetan. 41 urteko gizona Gurutzetako Ospitalean hil da.
Renfe programa más de 8000 circulaciones de autobuses del 25 de julio al 21 de septiembre en Gipuzkoa por obras
En un comunicado, Renfe ha indicado que estos trabajos obligan a la interrupción del servicio ferroviario entre el 25 de julio y el 21 de septiembre en determinados tramos del servicio de Cercanías y los trayectos de Media y Larga Distancia.
Iruñea goitik behera prestatzen ari da igandean lehertuko den festa hartzeko
Bisitariak iritsi eta iritsi ari direlarik, lanean jo eta su ari dira hiritar asko eta asko, festan murgiltzerako dena prest egon dadin. Ostalariak, dendariak, ostatuetako langileak, segurtasun langileak, Udal-brigadak... Izan ere, ez da ezer falta jaia lehertzeko.
Uztailaren 7ko entzierroa, zuzenean
Uztailaren 7ko entzierroa, zuzenean Orainen, 7: 45etatik aurrera.
Aurten ere, sexu-erasoei aurre egiteko informazio gunea, jaiaren erdigunean: Gazteluko plaza
Uztailaren 5etik 14ra arte egongo da martxan, 11:30etik 15:00etara eta 18:00etatik gauerdira arte. Sexu-erasoaren aurrean informazio, sentsibilizazio eta prebentzio gunea da, baita entzute aktiborako eta erasoak salatzeko erreferentzia tokia.
Nafarroak 118 adingabe migratzaile gehiago hartu beharko ditu, eta EAEk ez du bat bera ere jaso beharko
Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak Kanariar Uharteetara iritsi diren eta inoren kargura ez dauden adingabeak banatzeko taulak aurkeztu ditu gaur. Kataluniak ere ez du bat bera ere hartu beharko, Euskal Autonomia Erkidegoak bezala orain arte egin duen aldez aurreko harrera-ahaleginagatik.
Iruñeko dendak eta esekitokiak zuriz eta gorriz tindatu dira egunotan
Txupinazoak sanferminei hasiera emateko ordu gutxi falta direnean, iruindar asko dendaz denda dabiltza azken gauzak erosten. Beste askok egun hauetako beroa aprobetxatu dute arropa garbitu eta lehortzeko.