Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Zambranan, elektrokutatuta, goi-tentsioko esparru batera sartzean

Ezbeharra bart gauean gertatu da, 20:00 aldera, 61 urteko gizonezkoa transformadore elektriko baten segurtasun hesira igo denean.

61 urteko gizonezko bat elektrokutatuta hil da Zambranan (Araba), goi-tentsioko gune batera sartzen saiatzeagatik, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra astelehenean gertatu zen, 20:00 aldera. Ertzaintzak dei bat jaso zuen transformadore elektriko baten segurtasun-perimetroaren inguruan gizon bat hil zela jakinaraziz.

Bertaratu ziren agenteek gizonaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin. Auzitegiko patologia zerbitzuek autopsia egitearen zain daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X