Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

37 urteko gizonezko baten gorpua topatu dute Jundizko biokonpostaje plantan

Hilotzak ez du kriminalitate zantzurik, lehen informazioen arabera. Zabor bilketako kamioiek bart egin duten ibilbidea aztertuko dute, gorpua non jaso duten jakin ahal izateko.
18:00 - 20:00
Jundizko biokonposta plantan aurkitutako gorpuak ez du indarkeria zantzurik

Jundizko biokonpostaje plantako (Gasteiz) langileek 37 urteko gizonezko baten gorpua topatu dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Hilotzak ez du kriminalitate zantzurik, antza.

08:00ak aldera aurkitu dute, eta planta behin-behinean itxi dute, horren arabera. Ertzaintzaren Polizia Judizialeko agenteek euren gain hartu dute gertakaria ikertzeko ardura.

Ertzaintzaren agenteon hitzetan, gorpuak hainbat ubeldura ditu, baina edukiontzitik zabor bilketako kamioira pasatzean eta plantara eramateko bidean egindakoak izan daitezkeela uste dute.

Ez dakite zelan heldu den gorpua edukiontzira, ezta nola hil den gizona —baliteke edukiontzi barruan zegoela berez hil izana, edo jasotako kolpeen ondorioz—. Edozelan ere, autopsiak argituko du.

Oraingoz ez dago argi gorpua egunero planta horretara heltzen diren edukiontzietako baten barruan ote zegoen.

Lorezaintza eta inausketa lanen hondakin organikoak eta errefuseko zabor poltsak jaso eta tratatzen dituzte bertan.

Kamioiek bart egin duten ibilbidea aztertuko dute

Gasteizko Klimaren aldeko Ekintzaren Batzordea bilduta zegoen gaur goizean, eta bertan eman die albistea udaleko taldeei Ana Oregi Lurralde eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saileko zinegotziak. Batzordearen bilera bertan behera utzi dute, eta Oregi plantara joan da, ikerketaren nondik norakoak bertatik bertara jarraitzeko.

Oregik azaldu duenez, planta horretara zaborra eramaten duten kamioien "trazabilitatea" jakitea badago, eta hala, egun bakoitzean zein kamioi eta non ibili diren zehaztu daiteke, baina hondakinak behin plantan daudela, ezin da jakin non bildu dituzten. Dena dela, kamioiek bart egin duten ibilbidea aztertuko dutela iragarri du zinegotziak, hilotza non jaso duten jakin ahal izateko.

Oregiren esanetan, gorpua topatu duten langileak lur-jota daude.

Ikerketak zehaztuko du gizona edukiontziaren barruan lo geratu eta berez zendu den, edota ibilbidean zehar hartutako kolpeen ondorioz hil den.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu