Bilbok maiatzaren 1ean kenduko ditu pandemian zehar jarritako terrazak
Bilboko Udalak bukatutzat emango ditu maiatzaren 1ean ostalaritza terrazak jartzeko aldi baterako eta ezohiko baimenak, hau da, covid-19 pandemiagatik emandakoak. Ondorioz, Aste Santuan zehar oraindik mantentzea posible izango da.
Era berean, mahai gehiago zein Zazpikaleetan moduluak jatzeko aukera eta covid garaian emandako ezohiko beste edozein baimen amaituko da.
Bilbo 2022 Planaren Jarraipen Batzordean adostu dute neurriaren bukaera, Udalbatzako talde politiko guztien babesarekin: EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP.
Erabakia hartzeko orduan, irizpide epidemiologikoak izan dituzte kontuan, osasun egoerari lotutako murrizketak bertan behera geratu ondoren. Gainera, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin aztertu dute neurria, "azken bi urteetan egin bezala", Udalak ohar batean azaldu duenez.
Ondorioz, maiatzaren 1etik aurrera denboraldirako baimenek soilik jarraituko dute indarrean, eta terrazek pandemia baino lehen zuten tamaina berreskuratuko dute.
Gainera, 2022an terrazen azalera handitzeko eskaerarik ez dute aztertuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bost hildako eta zauritu bat AP-8an Elgoibarren, furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripuan
Furgonetan zihoazen bost bidaiariak dira hildakoak, Nafarroako foruzainak denak; Iurretan praktikak egitera zihoazen. Kamioi gidaria da zauritutakoa. Errepidea guztiz itxi behar izan dute hasieran bi norabideetan, baina orain gutxi errei bat zabaldu dute, Irunerako noranzkoan.
Horrela dago trafikoa AP-8 autobidean, Eibar eta Elgoibar artean, Malzagako istripuaren ondoren
Errei bat ireki dute norabide bakoitzean, baina zirkulazioa oso zaila da oraindik AP-8an, Eibar eta Elgoibar parean, eta desbideratze aktiboak daude AP-1era eta bigarren mailako sarera.
Asier, Maltzagako istripuaren lekukoa: "Larrialdi zerbitzuak oso azkar mobilizatu dira"
Radio Euskadin azaldu duenez, ez du istripuaren unea ikusi, baina bai berehalako ondorioak. Gertatutakoa azaldu du: kamioi bat galtzada batetik bestera igaro da, eta erdibitzailean geratu da, iraulita; istripuaren ondorioz, furgonetak kalte larriak izan ditu.
Elgoibarko istripuan hildako bost bidaiariak foruzainak ziren
Foruzainak Iurretara zihoazen, Ertzaintzarekin formakuntza ikastaro bat egitera.
Hamar urteren ostean Eibarren atzera zezen-ikuskizunak programatzea gaitzetsi du Haiekin elkarte animalistak
Elkartearen iritziz "atzerapauso handia" da, herriko San Juan jaietan hiru sokamutur saio programatzea, eta ohartarazi duenez "2016an PSE-EEk berak hartutako konpromiso ofizialen kontra doa".
Irungo isuri gutxiko eremua 2028ko udaberrian sartuko da indarrean
Irungo udalbatzak, osoko bilkuran, 30 salbuespen aurreikusten dituen ordenantzari hasierako onespena eman dio. Orain alegazioak aurkezteko epea zabaldu da, eta behin betiko testua aurtengo azken hiruhilekoan onartuko da.
Bi gidari hil dira istripuz astearte honetan Nafarroan
56 urteko motozale bat hil da Izaban, motorretik erorita. 60 urteko gizon bat hil da Esteribarren, ibilgailua bidetik irtenda.
Baldintzak, epeak eta nola eman izena Osakidetzako EPEko azterketetan
Eskainitako 41 kategorietako batean izena emateko gida, pausoz pauso.
United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu irailaren 23ra arte
Konpainiak hiru hegaldi eskainiko ditu astean Loiuko eta Newmarkeko aireportuen artean. Zerbitzua joan den udan jarri zen martxan lehen aldiz, eta 14.400 bidaiari baino gehiago jaso zituen 2025ean.
17.000tik gora ikaslek hasi dituzte gaur unibertsitatean sartzeko probak Hego Euskal Herrian
Azterketak, ohi bezala, hiru egunez egingo dira, eta prozedurak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Azterketen emaitzak ekainaren 10ean argitaratuko dira.