XIX. mendeko Bilboko Olabarri Jauregia enkantean jarriko dute, 10 milioi euroan
Zure interesekoa izan daiteke
Bost hildako eta zauritu bat AP-8an Elgoibarren, furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripuan
Furgonetan zihoazen bost bidaiariak dira hildakoak, Nafarroako foruzainak denak, Iurretan praktikak egitera zihoazen. Kamioi gidaria da zauritutakoa. Errepidea guztiz itxi behar izan dute hasieran bi norabideetan, baina orain gutxi errei bat zabaldu dute Irunerako noranzkoan.
Asier, Malzagako istripuaren lekuko: "Larrialdi zerbitzuak oso azkar mobilizatu dira"
Radio Euskadin azaldu duenez, ez du istripuaren unea ikusi, baina bai berehalako ondorioak. Bere kontakizunean nabarmendu duenez, kamioi bat galtzada batetik bestera igaro da eta erdibitzailean iraulita geratu da, furgoneta batek kalte handiak zizan dituen bitartean.
Elgoibarko istripuan hildako bost pertsonak foruzainak ziren
Foruzainak Iurretara zihoazen praktikak egitera.
Hamar urteren ostean Eibarren atzera zezen-ikuskizunak programatzea gaitzetsi du Haiekin elkarte animalistak
Elkartearen iritziz "atzerapauso handia" da, herriko San Juan jaietan hiru sokamutur saio programatzea, eta ohartarazi duenez "2016an PSE-EEk berak hartutako konpromiso ofizialen kontra doa".
Irungo isuri gutxiko eremua 2028ko udaberrian sartuko da indarrean
Irungo udalbatzak, osoko bilkuran, 30 salbuespen aurreikusten dituen ordenantzari hasierako onespena eman dio. Orain alegazioak aurkezteko epea zabaldu da, eta behin betiko testua aurtengo azken hiruhilekoan onartuko da.
Bi gidari hil dira istripuz astearte honetan Nafarroan
56 urteko motozale bat hil da Izaban, motorretik erorita. 60 urteko gizon bat hil da Esteribarren, ibilgailua bidetik irtenda.
Baldintzak, epeak eta nola eman izena Osakidetzako EPEko azterketetan
Eskainitako 41 kategorietako batean izena emateko gida, pausoz pauso.
United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu irailaren 23ra arte
Konpainiak hiru hegaldi eskainiko ditu astean Loiuko eta Newmarkeko aireportuen artean. Zerbitzua joan den udan jarri zen martxan lehen aldiz, eta 14.400 bidaiari baino gehiago jaso zituen 2025ean.
17.000tik gora ikaslek hasi dituzte gaur unibertsitatean sartzeko probak Hego Euskal Herrian
Azterketak, ohi bezala, hiru egunez egingo dira, eta prozedurak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Azterketen emaitzak ekainaren 10ean argitaratuko dira.
Global Sumud Euskal Herriak kereila kriminala aurkeztu du Ertzaintzaren eta Zupiriaren aurka, Loiuko jarduketa "basatiagatik"
Global Sumud Flotillaren euskal ordezkaritzak kereila kriminala aurkeztu du astearte honetan Loiun aktibisten ongietorrian aritu ziren ertzainen, polizia-dispositiboa zuzendu zuten buruzagien eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren aurka, hainbat delitu egotzita; besteak beste, legez kanpoko atxiloketa, lesioak eta gorroto-delitua, Bilboko aireportuan ontzidiko aktibistei egindako harreran izandako istiluen ondorioz. Hala iragarri dute Euskal Herriko Global Sumud Flotilla ordezkatzen duten Haizea Ziluaga eta Iker Sarriegi abokatuek, Bilboko epaitegiaren atarian.