Zentral nuklearrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nolakoa izango da Garoñako zentral nuklearra eraisteko prozesua?

Hamar urte baino gehiago geldirik egon ondotik, lanak 2033an amaitzea aurreikusi dute.
Garoña artxiboko irudi batean. EFE
Garoña artxiboko irudi batean. EFE

Hamar urtez geldirik egon ostean, Garoñako zentral nuklearra eraitsi egingo dute. ENRESA enpresa publikoak beste hamar urtez lan egingo du, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikoko ministroak berretsi bezala.

Prozesua ondorengoa izango da: Aurrena turbina desmuntatuko da eta uranioa (400 tona baino gehiago) urmaeletik biltegira eramango da eta bertan gordeko da.

Cuencan hondakin nuklearren biltegi bat eraikitzea baztertu ondotik, hondakin erradioaktibo horiek Garoñan bertan utziko dira gutxienez 50 urtez.

Hondakinak eraman ondoren, eraikinak eraitsiko dira eta eremu osoa berreskuratuko da.

300 pertsona baino gehiagok egingo dute lan eya 475 milioi euroko kostua izango du. Aurreikuspenaren arabera 2033an amaituko da prozesu osoa; dirua ez da zentrala ustiatu zuten Iberdrolatik edo Endesatik aterako, diru-kutxa publikoetatik baizik.

20230717192335_eu-garona_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X