Aparkalekuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizek 5.000 TAO aparkaleku gehiago izango ditu irailaren 15etik aurrera

Ordenantza berriak TAO aparkalekuak 6.000 plazatik 11.000ra zabaltzea aurreikusten du. Gainera, ordenantza berriak Arana, Aranbizkarra, Santa Luzia, San Martin eta Aranzabal auzoak hartzen ditu, eta Adurtza eremua zabaltzen du.
Erabiltzaile bat TAO makina erabiltzen, Gasteizen.
Erabiltzaile bat TAO makina erabiltzen, Gasteizen.

Gasteizek lur gaineko aparkaleku erregulatuaren sarea handituko du, TAOko 5.000 plaza gehiago jarrita. Horiek irailaren 15etik aurrera egongo dira erabilgarri, Emisio Gutxiko Eremua indarrean sartzen denean.

Horixe onartu du astearte honetan udalbatzak, PSE-EE, EAJ eta Elkarrekin Podemosen aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta PPren ezezkoarekin.

Ordenantza berriak aparkatzeko sistema eguneratzea dakar, hiriaren eta bertako biztanleen egungo beharretara egokitzeko. Erreformak TAO aparkalekuak 6.000 plazatik 11.000 plazara zabaltzea aurreikusten du. Gainera, ordenantza berriak Arana, Aranbizkarra, Santa Luzia, San Martin eta Aranzabal auzoak hartzen ditu, eta Adurtza eremua zabaltzen du.

Berritasunen artean, azpimarratzekoa da gremio eta autonomoentzako bereizgarria sortuko dutela, TAO gune guztietan denbora-mugarik eta tiketa behar gabe aparkatzeko aukera emango diena. Zamalanetarako doako gune bat ere egokituko dute, 30 minutura mugatuta, lana errazteko.

Horrez gain, abenduaren 24an eta 31n arratsaldez ez da TAOrik izango, Elkarrekin Podemosen zuzenketa bati esker. Horrek ere lortu du erregulazioa Valladolid kalera zabaltzea.

Beatriz Artolazabal Espazio Publikoko zinegotziak defendatu du neurria "ez dela zigor bat, irtenbidea baizik", eta nabarmendu du auzotarrekin, merkatariekin eta profesionalekin egin dela lan, aparkalekurako sarbidea hobetzeko, eguneroko lana errazteko eta auzoen bizitegi-izaera babesteko helburuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X