Azterketarien % 90,61ek gainditu dute Unibertsitatera Sartzeko Probaren ezhoiko deialdia, Euskadin
Guztira, Euskal Herriko Batxilergoko 1.214 ikaslek hartu zuten parte ezohiko fasean, eta horietatik 1.100ek (% 90,61) gainditzea lortu dute. Ehuneko hori joan den ekaineko ohiko deialdian erregistratutakoa baino zertxobait baxuagoa da: hautagaien % 96,73k gainditu zuten ordukoa.
Unibertsitatera Sartzeko Proba bi zatitan banatzen da: derrigorrezko sarrera-fasea, graduko unibertsitate-ikasketak egin nahi dituztenek gainditu beharrekoa; eta borondatezko onarpen-fasea, azken nota hobetzeko pentsatua. Azken horretan, Goi Mailako Heziketa Zikloetako 133 ikaslek eman zuten izena, eta ikasgai espezifikoetako azterketak egin zituzten, kalifikazioa hobetzeko asmoz.
Araban azterketari gehienek gainditu dute, 175 ikaslek (% 95,63), hain zuzen ere; ondoren, Gipuzkoa, 404 ikaslerekin (% 91,40). Bizkaian, berriz, 517 izan ziren (% 89,91), eta campusetara atxikita ez daudenen artean, % 28,57.
Euskadi osoko datuak kontutan hartuta, euskaraz aurkeztutakoen % 93,79k gainditu zuten azterketa, eta gaztelaniaz aurkeztutakoen % 83,06k.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontroletik kanpo jarraitzen du Nafarroako Petilla Aragoi herria arriskuan duen Zaragozako suteak
Petilla da inguru horretan ebakuatu behar izan dituzten zazpi udalerrietako bat. Guztira, 15.400 hektarea erre dira.
Martxan da Altza eta Galtzaraborda lotzen dituen Topoaren linea berria
Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna handitu egin da (7,5 minuturo igaroko dira lanegunetan) eta Pasai Antxon lurpeko geltoki berria estreinatu ahal izan dute.
Ehunka pertsonak justizia eskatu dute Anderrentzat Santurtzin
Bertaratutakoek "Justizia Anderrentzat" eta "Inpunitate polizialari ez" bezalako mezuak oihukatu dituzte ibilbidean zehar. Geldialdi bat egin dute taser pistola bat erabilita gaztea atxiki zuten lekuan, eta loreak utzi dizkiote haren oroimenean.
Aita Marik 19. misioa abiatu du, "itsasoan giza eskubideak defendatzen jarraitzeko"
EAEn bi hilabetez mantentze-lanak, prestakuntza eta ate irekien jardunaldiak egin ondoren, Itsas Salbamendu Humanitarioaren ontzia Mediterraneora itzuliko da, migrazio-politikak gogortzen ari diren testuinguru batean.
Osasun Sailak Benzogutuna tresna jarri du martxan, bentzodiazepinak behar bezala erabiltzea sustatzeko
Gutun pertsonalizatuak bidaliko zaizkie bentzodiazepinak luzaroan erabiltzen dituzten 20.000 paziente ingururi, insomnioa tratatzeko erabiltzen diren bentzodiazepinak pixkanaka murriztuz edo kenduz joan litezkeen kasuetan.
Adingabe bat ikertzen ari dira Donostian Espainiako selekzioaren elastikoa zeraman pertsona bati eraso egiteagatik
Ertzaintzak beste lau adingaberen aurkako eginbideak ere abiatu ditu, biktimari irain egin ziotelakoan
Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da Azkoitian, baimenik gabe bi adingaberi musu emateagatik
Udalak "gaitzespen irmoa" adierazi du asteartean bi adingabek jasan zuten sexu-eraso horren aurrean, eta "emakumeen sexu-askatasunaren aurkako edozein jokabide matxista" ere gaitzetsi du.
Euskadik biztanle kopuruari eutsiko dio 2075ean, baina hiru euskaldunetik batek 65 urte baino gehiago izango ditu
Eustatek bost agertoki demografiko argitaratu ditu ostiral honetan, eta horietan guztietan adierazten da migrazioa erabakigarria izango dela biztanleriaren bolumenari eusteko.
Arartekoak atxilotuen jatorriaren argitalpena datua garrantzitsua den kasuetara mugatzea gomendatu dio Segurtasun Sailari
Ebazpenak eskatzen du kasu bakoitza banan-banan baloratzea eta kaltetuen interesak eta eskubideak neurtzea. Ikertuen eta biktimen jatorriaz ere gomendio berbera egiten du.
Zazpi eraso matxista salatu dituzte Baionako besten lehen bi egunetan
Ipar Euskal Herriko Itaiak Pontrik kalean duen erasoen kontrako babesgunean jaso dituzte salaketa horiek, bost lehen gauean eta bi bigarrenean.