Intentsitate handiko sexu-eraso bat salatu dute Iruñeko etxebizitza partikular batean
San Fermin jaietan goizero egiten den segurtasun-batzordean, intentsitate txikiko emakumeen sexu-askatasunaren aurkako bi indarkeria-kasuren berri eman dute (ukituak), eta pertsona bat atxilotu dute. Mugimendu feministak eta konpartsek elkarretaratzea deitu du uztailaren 13rako, 21:00etan, Gaztelu plazan, jaietan izan diren eraso sexistak gaitzesteko.
Iruñeko etxebizitza partikular batean bart izan den intentsitate handiko sexu-eraso bat ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa.
Erasoa goizaldean gertatu da, Polizia-iturriek jakinarazi dutenez. Oraingoz, ez dute inor atxilotu.
Gainera, San Fermin jaietan goizero egiten den segurtasun-batzordean, intentsitate txikiko emakumeen sexu-askatasunaren aurkako bi indarkeria-kasuren berri eman dute (ukituak), eta pertsona bat atxilotu dute.
Mugimendu feministak eta konpartsek elkarretaratzea deitu du uztailaren 13rako, 21:00etan, Gaztelu plazan, jaietan izan diren eraso sexistak gaitzesteko.
Intentsitate txikiko erasotzat hartzen dira sexu-abusu arineko eta sexu-jazarpeneko kasuak, zaurgarritasun kimikoarekin edo gabe (astunak, plastak, aprobetxatuak, baimenik gabe ukitzea, irainak, mespretxuak, mehatxuak, xantaiak...). Intentsitate handikotzat hartzen dira sexu-erasoak, bortxaketa edo sexu-abusuak, kolpe, jipoi, bortxaketa-saiakera edo hilketa kasuak.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.