Mingain urdinaren foku aktibo bat atzeman dute Arrasaten
Hala ere, gizakiok ez dugu mingain urdinaz kutsatzeko arriskurik, ez animaliekin kontaktuan egonda, ezta haragia janda ere.
Mingain urdina Culicoides generoko eltxoen ziztadaren bidez transmititzen da. Artxiboko irudia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak mingain urdinaren foku aktibo bat detektatu du Arrasateko abeltzaintzako ustiategi batean.
Gipuzkoan aurkitutako foru horrez gain, Bizkaian, Araban eta Nafarroan ere aurkitu dituzte gaixotasun horren fokuak.
Mingain urdina gaixotasun birikoa da, eta, batez ere, ardiei, behiei eta ahuntzei eragiten die. Gaitza Culicoides generoko eltxoen ziztadaren bidez transmititzen da.
Hala eta guztiz ere, gizakiok ez dugu mingain urdinaz kutsatzeko arriskurik, ez animaliekin kontaktuan egonda, ezta haragia janda ere.