Bakioko Udalak udaleku bat ixteko agindu du, haurren segurtasuna bermatzeko
Uztailaren 13an, igandea, Udaltzaingoa udalekua egiten ari ziren eraikinera joan zen, hainbat familiak jarritako salaketek bultzatuta. Bertan, poliziek "higiene eta segurtasun falta" nabarmena zegoela atzeman zuten. Familiek 500eriroren bueltan ordaindu zituzten, seme-alabek "esperientzia ahaztezina" bizi zezaten.
Bakioko Udalak (Bizkaia) erabaki du The Wild Ones enpresak herrian sustatu duen Verano Aventura udaleku pribatua ixtea, umeen segurtasuna babesteko asmoz; izan ere, udalekuak egiten ari ziren eraikinean garbitasun eta segurtasun falta zantzu nabarmenak atzeman dituzte.
Gurasoek 500 bat euro ordaindu zituzten, seme-alabek "esperientzia ahaztezina" bizi zezaten, eta honekin egin dute topo: bazter zikinak, elektrizitate azpiegitura arriskutsua, zuloz betetako sabaiak eta suteen eta larrialdien aurkako araudirik gabeko eraikina.
Udalak prentsa-ohar bidez azaldu duenez, zerbitzua ez du udalak eskaini, eta eraikina ere ez da udalaren eskumenekoa, baina udalak dekretuz agindu du kanpalekua ixtera, "herrian egon diren adin txikiko horien ardura hartuta".
Udalak argitu du enpresak ez zuela udalaren baimenik eraikinean jarduteko, eta, beraz, jarduerak eteteko agindua eman zuela. Hala, enpresari eskatu zion 24 orduan kanpalekua desegiteko, eta, atzo, astelehena, haur guztiak etxera itzuli ziren, eta kanpalekua zigilatu egin dute.
Bakioko Udalak adierazi duenez, haurren eskubideak lehenetsi dituzte, eta ez du "herrian antzeko jarrerarik onartuko".
Honen guztiaren berri izan ondotik, eta zabaldu diren irudiak ikusi eta gero, guraso asko shock egoeran daude, zur eta lur, euren txikiak baldintza onartezin horietan zeudela jabetuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaritza lanik, eta hala, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Motozerra bat martxan zuela hainbat pertsonaren atzetik ibili den gizon bat atxilotu dute Getxon
Ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituena, arma zuri batekin zauritu dute atxilotu aurretik.
Hiru adingabe identifikatu dituzte Plentziako jaietan Ertzaintzari botilak jaurtitzeagatik
16 eta 17 urteko gazteek bi patruilari eraso zieten abuztuaren 29ko goizaldean, irain eta oihu artean.
Santurtziko gaztea bi ordu geroago eraman zuten ospitalera, eta ez zuten jakinarazi taser batekin atxiki zutela
Hala jasotzen du Osasun Sailak aurkeztutako kronologiak. Familiak salatu duenez, agenteek hasieratik jakinarazi izan balute taser-pistola bat erabili zutela hura mendean hartzeko, bestela artatuko zuketen.
Donostian perdigoi-tiroen ondorioz zauritutako gizon baten aurkako eraso arrazista salatu dute
Gizonak hiru jaurtigairen kolpea jaso zuen aurpegian eta bizkarrean. Harrera Sarearen arabera, "hilabete gutxiren buruan etorkin bati egin zaion horrelako bigarren erasoa da".
Esako urtegian aurkitutako gizon zatikatuaren hilketaren ustezko egilea espetxeratu dute
Biktimaren eta susmagarriaren etxebizitzan aurkitutako ebidentziek, segurtasun-kamerek hartutako irudien analisiarekin batera, krimenaren kronologia ezartzea eta susmagarri nagusia atxilotzea ahalbidetu dute.
Medikuek urriaren 28an hasiko dute greba mugagabea
Euskadiko Medikuen Sindikatua sartuta dagoen Greba Batzordeak Estatutu Markoaren aurka borrokatzeko greba mugagabea iragarri du. Horrekin batera, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, beste bost greba egun egitera deituta daude Osakidetzako langileak, urritik abendura bitartean.