Euskadin, hildakoen batez besteko adina 81,7 urtekoa da
2024an, guztira, 22.392 lagun hil ziren, aurreko urtean baino % 0,4 gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako azken datuen arabera.
Euskadin iaz hildakoen batez besteko adina 81,7 urtekoa izan zen. Azken 10 urteetan 2,4 urte igo da batezbestekoa, eta nabarmentzekoa da emakumeen artean (84,9) altuagoa dela gizonen artean baino (78,3).
Euskal Estatistika Erakundeak, Eustatek, asteartean jakinarazi du 2024an 22.392 heriotza zenbatu zirela Euskal Autonomia Erkidegoan, 2023an baino % 0,4 gehiago.
11.403 emakume hil ziren, eta 10.989 gizonezko. Argitaratu berri den txostenaren arabera, uztailean izan ziren heriotza gehien. Guztira, 1.854 lagun hil ziren, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, % 15,9 gehiago.
Inkestaren datu nabarmenetako bat da duela hamar urte hil zirenen batez besteko adina 79,3 urtekoa izatetik 81,7 urtekoa izatera igaro dela 2024an, hau da, 2,1 urteko koska egin da gora azken hamarkadan.
Gizonezkoak, batez beste, 78,3 urterekin hil ziren, eta emakumeak 84,9 urterekin; 2014an, berriz, batezbesteko adinak 76,2 eta 82,6 urte izan ziren, hurrenez hurren. Gauzak horrela, esan daiteke azken 10 urteetan, gizonen batez besteko heriotza-adina 2,1 urte igo dela, eta, emakumeena 2,3 urte.
Araban izan da datuen arteko alderik handiena, 2023an baino % 3,8 heriotza gehiago zenbatu baitziren iaz, guztira 3.026 heriotza. Atzetik du Bizkaia, 12.041 heriotzarekin (% 1,3 gehiago) eta Gipuzkoa, 7.325 heriotzarekin, (% 2,5 gutxiago).
Haurren heriotzei dagokienez, Euskadin urtebetetik beherako 26 haur hil ziren iaz, gehienak (16) jaio eta lehendabiziko 28 egunetan. Urtebetez azpikoen kasuan, mutil gehiago hil ziren (% 61,5) neskak baino.
Gainera, 545 pertsona hil ziren 100 urte edo gehiago zituztela; horietatik % 84,2, emakumeak.
Argitalpenaren beste datu nabarmen bat da hazkunde begetatiboa negatiboa izan zela Euskadin, jaiotzak baino 9.455 heriotza gehiago izan baitziren. Lurraldeka, 5.620 biztanle gutxiago izan zen Bizkaian, 2.903 gutxiago Gipuzkoan, eta 932 gutxiago, Araban.
Heriotzen zergatiei dagokienez, ia herena tumoreek eragin zituzten; zehazki, 6.212 pertsona. Ondoren, zirkulazio-sistemako gaixotasunek eragin zituzten heriotzak (% 25,5, 5.716 heriotza), eta atzetik daude buru-nahasteek eta portaerek eragindakoak eta arnas-sistemako gaixotasunek eragindakoak.
Sexuen artean aldeak izan ziren heriotzen kausei dagokienez; izan ere, gizonen artean, tumoreak zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, berriz, zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren heriotza-kausa nagusia eta tumoreak, berriz, bigarrena.
Zure interesekoa izan daiteke
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".