Gernika-Palestinak lapiko-protestak deitu ditu irailaren 5erako, Gazako egoerak okerrera egin duela-eta
Gernika-Palestina ekimenak lapiko-protestak deitu ditu irailaren 5erako, arratsaldeko zazpietarako, Hego Euskal Herriko udaletxeen aurrean, "Gazako egoerak okerrera egin duelako eta Europak ez duelako ezer egin". Horretarako, gizarte eragile guztiei eta, oro har, euskal gizarteari dei egin die Palestinari elkartasuna adierazten jarrai dezaten eta "justiziaren eta bakearen alde" egin dezaten.
"Gazako azpiegitura guztiak sistematikoki suntsitu ondoren, Israelek palestinar herritarrak sarraskitzen eta, gainera, gosez eta egarriz hiltzen jarraitzen du, erortzear dauden ospitaleei sistematikoki eraso eginez eta genozidio hori munduari transmititzen dioten komunikabideetako ehunka langile hilez", gaineratu du.
Ekimeneko kideen ustez, Israel eta Benjamin Netanyahu "berehalako su-etena aldarrikatzera, negoziazioaren bideari ekitera, Gazatik erretiratzera, premiazko laguntza humanitarioa ez oztopatzera eta desnutrizioaren aurka borrokatzeko eta gutxieneko bizi-baldintza duinak ziurtatzeko azpiegiturak berreraikitzera" behartzeko unea da.
Halaber, Europar Batasunak eta hura osatzen duten estatuek Israelgo Gobernuaren jarreran "nabarmen" eragiteko tresnak dituztela adierazi du. "EB eta bere estatu kideak Israelen lehentasunezko bazkide komertziala dira, eta arma hornitzaile nagusietako bat".
Euren ustez, "tokiko erakundeak dinamika berean kokatu behar dira, eta oraindik mantentzen diren harreman instituzional, komertzial, kirol eta era guztiko harremanekin amaitzea" eskatu diete.
Hori dela eta, ekintzarako deia egin dute, harreman komertzialak hautsiz eta eta Israel isolatzeko zigorrak abian jarriz. "Hori ez egitea munduaren aurrean geure burua gutxiestea eta etorkizuneko belaunaldien aurrean erretratatzea da", gaineratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera