Zein herrialdetan aplikatzen da ordu aldaketa eta zeinetan ez?
Urriaren 25etik 26rako goizaldean ordulariak ordubete atzeratu beharko dira. Hala, erlojuak 03:00ak jotzen dituenean, 02:00ak izango dira. Baina herrialde guztietan gertatzen al da gauza bera?
Udazkena aurrera doa, eta, urriarekin batera iritsiko da urteko bigarren ordu aldaketa. Ate joka da, hortaz, neguko ordutegia. Ordu aldaketa urriaren 26an izango da, hau da, igande goizaldean. 03:00etan 02:00ak joko dute berriro gure ordulariek, eta, horrekin, atseden- edo jarduera-ordu gehiago izango dira.
Igandea, beraz, ohi baino ordubete luzeagoa izango da, 25 ordu izango baititu, eta, horri esker, ohi baino zertxobait gehiago lo egin ahal izango da.
Hamarkadak dira urtean bi aldiz ordua aldatzen hasi zenetik: lehenengoa, martxo amaieran; bigarrena, urri bukaeran. Helburua da erlojua eguneko argi orduen arabera aldatzea, urtaroen arabera, hain zuzen ere, eraginkortasun energetikoa hobetze aldera.
Nolakoa izan da munduko herrialdeetan ordu-aldaketa?
Statista atariaren arabera, munduko herrialdeen % 40k baino gutxiagok aldatzen dute ordua gaur egun, nahiz eta iraganean 140tik gora izan. Europar Batasunean birritan egiten da ordu aldaketa (martxoaren amaieran eta urriaren amaieran), baina ez da bakarra. AEBn eta Kanadan ere hala egiten dute, hori bai, datak ez datoz bat eta zenbait salbuespen daude; izan ere, bada egiten ez duenik ere.
Europako kontinentean, Errusian, Bielorrusian edo Turkian ez dute ordu-aldaketa egiten; bai, ordea, Zeelanda Berrian eta Australiako zenbait lekutan, baita Ekialde Erdiko (Libano, Israel) eta Hego Amerikako (Paraguai, Txile) herrialde batzuetan ere.
Latinoamerikari dagokionez, garai batean hainbat herrialdek egiten zuten ordutegi aldaketa, baina gaur-gaurkoz oso gutxi dira aplikatzen dutenak, Afrikako kontinentean eta Asian gertatzen den moduan. Bestalde, Ekuadortik hurbilen dauden herrialdeek ez dute aldaketa hori egiten, argi eta iluntasun orduak gutxi aldatzen baitira urtean zehar.
Aipatzekoa da ordu aldaketa utzi duen azken herrialdeetako bat Mexiko dela: 2022ko urriaren amaieran herrialdeko udako ordutegia behin betiko ezabatzeko erreforma onartu zuen. Bitxikeria gisa, Txinan, lurraldearen alde batetik bestera 5.000 kilometro baino gehiago izan arren, ordu-eremu bakarra dute; lurralde osoan erabiltzen dute Pekingo ordu ofiziala.
Oharra: Albiste hau 2024ko urriaren 24an argitaratu zen lehen aldiz, eta 2025eko urriaren 10ean eguneratu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Miaketa eta kontrol ugari egiten ari da Ertzaintza, Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailearen bila
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Azpeitian eta inguruetan. Gizonaren autoa eta etxebizitza hainbat aldiz miatu ditu, baita Azpeitiako beste eraikin bat eta Azkoitiako etxebizitza bat ere. Ikerketarako baliagarriak izan daitezkeen datuak eta ingurukoen testigantzak jasotzen jarraitzen du.
AEK-k euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.