11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
Bizkaiko Auzitegiak 11 urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati, 2021ean bikotekide ohiaren etxebizitzara baimenik gabe sartu eta hura bortxatzeagatik. Epaiaren aurka errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian (EAEAN).
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, gainera, 5 urteko zaintzapeko askatasun-neurria ezarri dio gizonari, kartzela-zigorra amaitu ondoren bete beharrekoa, baita biktimari 15.000 euroko kalte-ordaina ordaintzekoa ere.
Gainera, 15 urtean ezingo da emakumearengana gerturatu, eta ezingo du adingabeekin lanik egin 17 urtez.
Epaiak frogatutzat eman du gizona bikotekide ohiaren etxean indarrez sartu zela, eta bortxatu egin zuela, ahaidetasun-inguruabar astungarriarekin.
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion.
2021eko azaroaren 22ko goizean, emakumearen etxera indarrez sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Erasotzaileak eskuoihal bat jarri zuen biktimaren lepoan, presioa egin zion, eta bere asmoak onartu ezean kable batekin lotuko zuela esan zion mehatxuka. Horrez gain, bien arteko harremanari berriz ekiten saiatu zen, nahiz eta emakumeak ezetz esan.
Eraso egin ostean, emakumeak audio mezu batzuk bidali zizkien bere ahizpei, WhatsApp aplikazioan zuten talde batera, eta azaroaren 23an salaketa jarri zuen.
Epaimahaiak "kontraesanik edo anbiguotasunik gabeko deklarazioa" izan zela adierazi du, eta biktimaren "argitasuna eta irmotasuna" nabarmendu ditu, Ertzaintzaren egoitzan, epailearen aurrean eta epaiketan egindako hiru adierazpenetan "xehetasunez, koherentziaz eta sendotasunez beteriko kontakizuna" errepikatu baitu emakumeak.
"Oso froga-elementu sendoa da hori", eta, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak nabarmendu duenez, besteak beste, Balorazio Integraleko Unitate Forentsearen txostenarekin eta gertakarien lekuan adituek lortutako laginei buruzko txostenekin osatzen da.
Horren aurrean, Auzitegiak gogorarazi du akusatuak instrukzio-epaitegian egindako bi agerraldietan ez deklaratzeko eskubide legitimoari heldu ziola, eta ahozko epaiketan bere abokatuaren galderei soilik erantzun ziela, egun hartan biktimarekin sexu-harremanak izan zituela "onartuta", baina "bortxatu gabe".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera