Azken ordua, errepideetan: normaltasuna nagusi bide-sarean
Eusko Jaurlaritzak aurreikusi duenez, 540.000 joan-etorri inguru izango dira datozen egunotan Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan.
Arreta gune nagusiak
- EAE: A-8 autobidea (Kantabriako muga), AP-8 autobidea (Biriatuko ordainlekua) eta AP-1 eta A-1 errepideen arteko lotunea (Armiñongo lotunea).
- Nafarroa: N-121-A, A-68, N-121, autobide erradialak (A-12, A-10, A-21 eta A-15) eta AP-68 autobidea.
Bi ibilgailuren arteko istripua N-622 errepidean
Bi ibilgailuren arteko istripua izan da N-622 errepidean, Gasteiz parean, Burgoserako noranzkoan, eta 4 kilometroko auto-ilarak sortu dira. Errei bat itxita dago.
Bukatu dira auto-ilarak Biriatun
Arratsaldean zehar, 5 kilometro artekoak izan dira auto-ilarak A8an, Gipuzkoan, Biriatuko bidesariko noranzkoan.
Normaltasuna itzuli da A634 errepidera, Zuian (Araba)
Lau kilometroko ilarak, Biriatuko mugan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Biriatuko ordainlekuan auto-ilarak ari dira sortzen: ordu honetan, gutxienez, lau kilometroko pilaketak daude AP-8an, Baionako noranzkoan.
Operatibo berezia, Nafarroan
Nafarroako Foru Gobernuak gaurtik astelehenera arte izango du martxan trafiko operatibo berezia, Aste Santuko irteera operazioa dela eta. Jakinarazi dutenez, abiadura, alkohol eta droga kontrolak areagotuko dituzte, matrikula-irakurgailuak erabiliz. 300 foruzain inguru arituko dira lanean dispositibo berezian.
Aurreikuspenen arabera, trafiko gehien gaur arratsaldean (irteera) eta astelehen arratsaldean (itzulera) aurreikusten da.
Bi pertsona zauritu dira A-624 errepidean izan den istripuan, Zuia parean
Bi pertsona zauritu dira gaur arratsaldean Zuia (Araba) parean izan den trafiko istripuan. Zehazki, A-624 errepidean izan da ezbeharra, 27. kilometroan, 15:45 inguruan. Bi ibilgailuk elkarren kontra jo dute.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, bidea moztuta egongo da, harik eta ibilgailuak errepidetik erretiratu arte.
Zauritutako bi lagunak Txagorritxuko Ospitalera eraman dituzte.
Nafarroako Gobernuaren gomendioak
Nafarroako Gobernuko Trafiko Zerbitzuak ere hainbat gomendio zabaldu ditu, Aste Santuan "seguru bidaiatzeko":
- Trafiko gehien dabilen orduak ekidin, eta abiatu aurretik, errepideen egoera eta eguraldiaren iragarpena kontsultatu
- Ibilgailua egoera onean dagoela baieztatu
- Ondo gidatzea eragotzi dezakeen ezer ez kontsumitu
Ohiko gomendioak
Zuhur ibiltzeko eskatu du Trafiko Zuzendaritzka, eta hainbat gomendio eman ditu, istripuak saiheste aldera. Edozein bidaia egin aurretik, errepideen gaineko informazioa bilatzeko galdegin du, bai eta trafiko arauak errespetatzeko eta bidean arretaz gidatzeko ere.
540.000 joan-etorri inguru, EAEko errepideetan
Jaurlaritzak urreikusi duenez, iaz baino joan-etorri gehiago izango dira aurten, betiere eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Euskalmetek iragarri du ezegonkorra izango dela eguraldia Aste Santu hasieran. Dena den, aurreikusi da 540.000 joan-etorri inguru izango direla egun horietan Euskadin.
Operatibo berezia martxan, EAEn
Aste Santuko Trafiko Operazio Berezia aurkeztu zuen astelehenean Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendari Estibaliz Olabarrik. Apirilaren 1eko 15:00etatik apirilaren 6ko 21:00etara egongo da indarrean.