Euskadin beroari lotutako ia 300 heriotza posible erregistratu dira udan
Adinari begiratuta, hildakoen % 92k 65 urte baino gehiago zituzten, Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (Momo) kalkuluen arabera.
297 pertsona hil dira udan Euskadin beroari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (Momo) kalkuluen arabera. Adinari begiratuta, hildakoen % 92k 65 urte baino gehiago zituzten (273 heriotza guztira). Adin-tarte horretan, hildakoetatik 182k 85 urte baino gehiago zituzten.
Gainerako adin-taldeetan, udan 45 eta 64 urte bitarteko 13 pertsona hil dira, 15 eta 44 urte bitarteko hildako bat egon da, eta 15 urtetik beherako inor ez.
Gehiegizko tenperaturarekin lotutako patologiengatik hildakoen artean, 185 emakumeak izan dira (% 62,3) eta 112, gizonak (% 37,7).
89 heriotza izan ziren udako lehen astean, ekainaren 22tik 28ra, Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuek tenperatura altuen ondorioz ekainaren 20tik 28ra 67 pertsona artatu zituzten bero-bolada handiaren ondorioz; horietatik 37 ospitaleetara eta osasun-zentroetara eraman behar izan zituzten.
Ekainaren 29tik uztailaren 5era bitarteko astean, beroak 42 heriotza eragin zituen, eta kopurua 45era igo zen hurrengo bi asteetako bakoitzean. Uztailaren 20tik 26ra bitartean 17 pertsona hil ziren, eta uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean, 20 pertsona. Abuztuaren 3tik 9ra zortzi hildako izan ziren, abuztuaren 10etik 16ra, berriz, 23. Azkenik, aurreko astean beste zortzi pertsona hil ziren beroagatik.
Momo sistemaren datuak
Momo sistemak ez ditu baieztatutako heriotzak zenbatzen; aitzitik, kalkulu estatistiko bat egiten du, hilkortasun-datuak eta osasunerako arriskutzat jotzen diren tenperatura-atalaseak elkartuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera