Nafarroako Gobernuak eta Petilla Aragoiko Udalak 150.000 eurotik gorako plana adostu dute, datozen suteen aurrean herria babesteko
Udako sute larriaren ostean, suebaki berriak, bigarren ur-putzu bat eta gazteentzako abeltzaintza-proiektu bat abiatzea adostu dute.
Nafarroako Gobernuak eta Petilla Aragoiko Udalak larrialdi neurriak bultzatu dituzte herriak uztailean jasandako sutearen ostean. Aurreikusitako inbertsioak 150.000 eurotik gorakoak izango dira. Proposatutako neurri eta proiektuen artean daude suebakiak zein ur-putzu berriak eraikitzea, eta mendia modu naturalean garbitzeko abeltzaintza estentsiboa sustatzea.
Jose Maria Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak astelehen honetan Petilla Aragoira egindako bisitan adostu ditu neurriok, Florentino Aguas alkatearekin batera. Bertatik bertara ikuskatu dituzte inguruan jada hartzen ari diren prebentzio-neurriak; horien artean, herriaren perimetroan egiten ari diren suebakia.
Gobernu autonomikoak azaldu duenez, Petilla Aragoi oso eremu zaurgarria da sute-arriskuaren aurrean. Uda honetako azken suteak 15.000 hektarea inguru erre zituen eskualdean, eta sugarrak herrigunetik bi kilometro eskasera geratu ziren.
Egoera larri horren aurrean, bi erakundeek premiaz jokatzea erabaki dute, eta eremuko mendien antolamendua eguneratzeko eta egokitzeko konpromisoa hartu dute. Halaber, urte amaierarako prebentziorako bigarren ur-putzu bat eraikiko dute, eta herriko basetxe bat birgaitzea hitzartu dute.
Bestalde, kontseilariak eta alkateak Petilla Lab proiektuak dakartzan garapen-aukerak aztertu dituzte. Ekimenean San Martin Unxeko Emplea Fundazioak eta Orekan sozietate publikoak ere parte hartu dute.
Proiektuaren bidez, abeltzaintza estentsiboa sustatzea eta baso-kudeaketa jasangarriko hainbat ekintza abiaraztea proposatu dituzte, suaren aurkako funtsezko tresna gisa. Horrez gain, lehen sektorea eta tokiko ekonomia indartzeko, jarduera horietara gazteak erakartzea aurreikusi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera