KLIMA ALDAKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inoizko bigarren irailik beroena izan da aurtengoa mundu mailan, Copernicusen arabera

2023ko irailak baino ez du marka gainditu. Itsas azaleko batez besteko tenperaturari dagokionez, inoiz erregistratu den altuena izan da (21,05 ºC). 

(Foto de ARCHIVO)

Np El Calor Extremo Se Convierte En Un Problema Económico Para Las Ciudades



Europa Press

28/7/2026
Muturreko beroa arazo bihurtzen ari da hiri handietan. Argazkia: Europa Press

Erregistroak daudenetik, bigarren irailik beroena izan da aurtengoa, 2023koaren atzetik, Copernicusen Klima Aldaketaren Zerbitzuak (C3S) egindako azken txostenaren arabera. Itsas azaleko batez besteko tenperaturak, aldiz, markak hautsi ditu eta inoizko altuena izan da: 21,05 ºC harrapatu ditu.

Lurrazaleko airearen batez besteko tenperaturari dagokionez, 16,27 ° C-koa izan da mundu mailan. Bestela esanda, ohiko balioa baino 0,82 ° C altuagoa, eta 2023ko irailekoa baino 0,11 ºC baxuagoa. Industriaurreko mailarekin alderatuta, berriz, 1,63 ºC altuagoa izan da tenperatura hori.  Bigarren hilabetea da jarraian langa hori igarotzen dena (2025eko azarotik ez da halakorik gertatu), eta adituek uste dute 2027ra arte behintzat joera horri eutsiko zaiola.

Bada beste datu kezkagarririk:  itsas azaleraren batez besteko tenperatura 21,05 ° C-koa izan da, irail batean inoiz erregistratu den altuena. Balio horrek 2023an erregistratutako marka (20,92 ºC) gainditu du, gainera. 

Ozeano Barearen eremu tropikalaren zati handi batean tenperatura oso altuak izan dira, El Niño fenomenoaren ondorioz. Are, uste dute datozen hilabeteotan baldintza horiek areagotuko direla. “El Niño bortitzenetako bat izango dugu, inoiz erregistratu ez dena”, nabarmendu du Europako erakundeak. 

Europan, 2026ko iraila kontinente osoko hirugarren beroena izan da, eta inoizko beroena mendebaldeko eskualdean. Europako batez besteko tenperatura 16,26 ° C-koa izan da: ohikoa baino 1,54 ° C altuagoa. Mendebaldeko Europan normalean baino 2,51 ºC altuagoa izan da batezbestekoa.

Bestalde, Antartikako itsas izotza txikitzen doa, eta hedaduraz, hirugarren baxuena izan da neguan, baita irailean ere. Joan den hilabeteko izotz eremua batezbestekoa baino % 6 txikiagoa izan da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X