TELEFONO BIDEZKO IRUZURRAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera

Telefono-zenbakiak aukera emango du bezero berriak erakarri nahi dituzten deiak bereizteko

iruzurra mugikorra estafa  telefono
Telefono mugikor baten artxibo-irudia. Argazkia: EITB

Bezeroak erakartzera zuzendutako dei komertzialak, larunbat honetatik aurrera, 400 zenbakiaz hasi beharko dira, hartzaileek identifikatu ahal izan ditzaten.

400 zenbakiaz hasten ez den dei bat jasotzen dutenek salatu ahal izango dute: bai Telekomunikazioen Erabiltzailearen Arretarako Bulegoan erreklamatuz, bai Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean salatuz.

Neurria urriaren 17an sartuko da indarrean eta Bezeroen Arretarako Legean kokatzen da. Era berean, osatu egiten du Telefono eta SMS bidezko iruzurren aurkako Plana, Estatuko telekomunikazio-operadore nagusiekin lankidetzan abian jarritakoa. Halaxe adierazi du Oscar Lopezek, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroak, 'Cinco Días' egunkariak antolatutako foro batean egindako agerraldian.

Halaber, plan horren eraginez, bezeroari arreta emateko deiak zenbaki berezietatik egin behar dira: 800 edo 900 zenbakiez hasten diren identifikatzaileetatik, berariaz esleitutako zenbaki laburretatik edo zenbaki geografikoetatik.

SMSak bidaltzeko ezizenen erregistroa

Irailaren erdialdetik aurrera, telefonia mugikorreko operadoreek blokeatu egiten dituzte ezizenetatik bidalitako mezuak, horiek ez baldin badaude aurretiaz Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren datu-base ofizialean erregistratuta.  Ezizenak erabili ahal izateko, datu-base horretan egon behar dira markak, izen komertzialak, izen sozialak edo domeinuak.

Betebehar hori indarrean sartu zenetik hilabete igaro ostean, Lopezek nabarmendu du neurri horri esker dagoeneko 6 milioi SMS blokeatu dituztela. Neurri horri esker, "ziur egon gaitezke ezizenez jasotzen diren SMSak enpresa edo erakunde horrenak dira". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X