MARTXOAK 3
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak

Formalki bi prozedura judizial tramitatu baziren ere, Fiskaltzak nabarmendu du 1976ko martxoaren 3ko hilketak zigorrik gabe gelditu zirela. 

VITORIA, 01/03/2026.- El próximo 3 de marzo se cumplen cincuenta años de la masacre de Vitoria y todas las denuncias interpuestas para depurar responsabilidades y procesar penalmente a los inductores de las cargas policiales que se sucedieron ese día han fracasado, aunque las víctimas sí han logrado tras años de lucha ser reconocidas como tales por parte de las instituciones. EFE/ Adrián Ruiz Hierro

Martxoaren 3ko biktimen aldeko horma irudia, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EITB

Martxoaren 3ko sarraskiari lotuta, Arabako Fiskaltzak borondatezko jurisdikzio prozedura zabaldu berri du gaur goizean, Estatuko Fiskaltza Nagusiarekin elkarlanean. 1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak bost langile hil zituen Gasteizen, tiroz. 50 urte geroago, hiriaren memoria historikoaren parte diren gertakarien eta horien biktimen erreparazioa bilatu nahi du prozedurak.

2022ko Memoria Demokratikoaren Legean aurreikusitako mekanismoa da. Ez da, izatez, prozesu penal bat, baina gertatu zena aitortzeko eta biktimen erreparaziorako bidea irekiko du. 

1976ko martxoaren 3an, Espainiako Polizia San Frantzisko elizan, Gasteizko Zaramaga auzoan, asanblea egiten ari zirenen aurka oldartu zen. Langileak bertatik atera nahian ari zirela poliziak tiroka hasi eta bost langile hil zituzten: Pedro Mari Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda. Halaber, ehunka lagun zauritu zituzten.

Gaur, Arabako Fiskaltzak, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Giza Eskubideen eta Memoria Demokratikoaren Unitatearekin koordinatuta, idatzi bat aurkeztu du, borondatezko jurisdikzioko prozedura bat abiatzeko.

Carmen Cotelo Arabako fiskalburuak hartu ditu bere gain izapideak, auziaren garrantzia dela eta. Informazio dokumental ugari biltzeaz gain, deklarazioa hartu die biktima eta senide askori, ikerketa sakona,egin egingo dela bermatzeko. 

Formalki bi prozedura judizial tramitatu baziren ere, Fiskaltzak nabarmendu du 1976ko martxoaren 3ko hilketak zigorrik gabe gelditu zirela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X