Gasteiz aldatu zuen eguna: indarkeriaz eta zapalkuntzaz betetako 12 ordu
Erregimenak modu bortitzean zapaldu zituen langile mugimenduaren protestak, eta errepresio latza utzi zuen. Gasteiz aldatu zuten 12 orduen kronologia, hemen.
Bi munduk talka egin zuten 1976ko martxoaren 3 hartan, Gasteizen. Langile mugimendua indartua zegoen, eta hiriko industria geldiarazteko gai zela erakutsia zuen. Aurrean, gainbeheran baina oraindik errepresiorako prest zegoen erregimen postfrankista. Aldarrikapenei elkarrizketaz erantzun beharrean, indarkeriaz erantzun zien.
Talka hark ondorio odoltsuak utzi zituen: Poliziaren tiroek bost langile hil eta dozenaka lagun balaz zauritu zituzten. Ordutik aurrera, hiria aldatu egin zen.
Duela mende erdiko negu hartan, lan-protestak ugaritu egin ziren Gasteizen, hiriko langile mugimendua hartzen ari zen indarraren erakusgarri. Aldaketa baten itxaropena zabalduta zegoen, baita bizi eta lan-baldintzak hobetzeko grina ere. Franco diktadorea hil zenetik ehun egun eskas igaroak ziren, eta irekiera politikoaren aldarria bor-bor zebilen kaleetan.
Martxoaren 3a egun seinalatua zen langile mugimenduan. Botere frankistak, baina, bortizki zapaldu zuen. Ordu erabakigarri haien kronologia, hemen:
-08:00. Gasteiz hirugarren greba egunarekin esnatu zen. Lantegi gehienak itxita zeuden goizean goizetik.
-09:00–11:00. Pikete informatiboak industria guneetan ibili ziren, eta Polizia frankistak gertutik zelatatu zituen langileen ekimenak.
-11:00–14:00. Mobilizazioak bata bestearen atzetik etorri ziren: lantegietatik eta poligonoetatik abiatu, eta erdigunean bat egin zuten. Poliziak gogor jo zuen protesten aurka, armak erabiliz. 11:00 aldera, Consuelo Lastra etxeko langilea bala batek zauritu zuen, eta beste zenbait manifestari ere balek zauritu zituzten, Gasteiz etorbidean —orduan Avenida del Generalísimo Franco izena zuen—.
-14:00–15:30. Langileek 17:00etarako asanblada orokorra deitua zuten Zaramagako San Frantzisko Asiskoaren elizan, eta Poliziak jomugan jarri zuen. “Antza, San Frantziskon dago jende gehien. Zer egin?”, galdetu zuen agente batek. “Jendea badago, haien kontra!”, erantzun zuen polizia agintari batek. Bien bitartean, langileak elizaren ingurua betetzen hasi ziren, eta Indar Publikoak (Fuerzas de Orden Publico delakoa) unitateak bidaltzen hasi ziren.
-16:00. Langile mugimenduaren deiak arrakasta izan zuen Zaramagan: EHUko Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren arabera, 4.000 lagun inguru elkartu ziren eliza barruan, eta beste horrenbeste kanpoan. Ordubete lehenagotik, ingurua lepo zegoen.
-16:50. Poliziak kontrol-lerroa ezarri eta langile gehiagori elizaren ingurura hurbiltzea galarazi zien; langile eta ikaslez gainezka zegoen eremua.
-16:50–17:00. Poliziak eliza hustea erabaki zuen. “Jendea elizatik aterarazi”, agindu zuen polizia-agintari batek. “Onean badoaz, ondo; bestela, kolpeka”, gehitu zuen.
-17:00–17:05. Poliziaren irrati-grabazioek errepresioaren eskalada agerian uzten dute: hasieran “kolpeka” husteari buruz ari ziren; berehala, ordea, “armak erabiltzeaz” eta “gas-potoak” jaurtitzeaz mintzatu ziren.
-17:10. Poliziak bortizki hustu zuen eliza. Gas negar eragilea jaurti zuten, eta langileetako batzuek barrutik ihes egin zuten; irtetean, kolpatu egin zituzten eta, zenbait kasutan, atzetik tiro egin zieten. Agente batzuek jendetzaren aurka su-armak erabili zituzten. Ehunka tiro entzun ziren. Grabazioek zigorgabetasun sentsazioa agerian utzi zuten: “Gupidarik gabe jardun eta garbitu”; “Hau gerra bat da!”.
-17:15–17:30. Lehen hildakoak izan ziren.
-17:30. Sarraskiaren ondorioak agerikoak ziren ordurako. “Hemen sarraski bat egon da”, adierazi zuen agente batek. Grabazioetan “milaka tiro” bota zituztela ere aipatzen da.
-17:30etik aurrera. Langileek elizaren ingurutik ihes egin zuten, eremua Polizia indarren kontrolpean baitzegoen. Zaurituak ospitaletara eramatea ia ezinezkoa zen: anbulantziak gainezka zeuden, eta auto partikularretan eraman behar izan zituzten. Zaramagako bizilagun askok etxeak ireki zizkieten zaurituei eta manifestariei, babesa eta laguntza emateko.
-20:00. Hiria ia hutsik geratu zen. Isiltasuna nagusitu zen Gasteizen; kaleetan Poliziaren autoen hotsa baino ez zen entzuten, sarraskiaren ondoren ere manifestarien bila patruilatzen baitzuten.
Ondorengo egunetan hildakoen kopurua jakin zen. Hasieran hiru zirela pentsatu zen; horregatik Lluis Llachek hiru hildako zirela aipatu zuen gau horretan bertan sortutako Campanades a morts kantuan.
Azkenik, bost izan ziren Zaramagan eraildako langileak Pedro María Martínez Ocio (27 urte), Francisco Aznar Clemente (17), Romualdo Barroso Chaparro (19), José Castillo García (32) eta Bienvenido Pereda Moral (30). Balaz zaurituak 50 inguru izan ziren.
Lehenengo hileta egin zen bi egun geroago (Castillo eta Pereda ez ziren artean hil). Dolu eta aldarrikapen adierazpen erraldoi bihurtu zen ekitaldia. Mobilizazioak ugaritu ziren hurrengo egunetan, bai eta beste leku batzuetara hedatu ere. Errepresioak bere horretan jarraitu zuen. Martxoaren 3aren ondorengo egunetan hiru lagun gehiago hil ziren Poliziaren indarkeriaren ondorioz; tartean, Vicente Antón Ferrero 18 urteko gaztea, Guardia Zibilak Basaurin eraila.
Sarraskiak eta errepresioak langile mugimendua indartu zuten, eta botere postfrankistaren aurkako dinamika bizkortu. Martxoaren 3a aldaketaren pizgarri bihurtu zen. Gasteiz ez zen lehengoa izan aurrerantzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.