OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gripearen eta covidaren aurkako txertoa hartzera deituta daude gaurtik aurrera 200.000 pertsona baino gehiago Nafarroan

Txertaketa abenduaren 15ean amaituko da, baina data horren ondoren irizpideak betetzen dituztenak txertatzen jarraituko dute, tartean haurdun berriak.

CORONAVIRUS VACUNA TXERTOA EFE
Txertoa. Argazkia: EITB

Gripearen eta covidaren txertoa hartzera deituta daude gaurtik aurrera 200.000 pertsona baino gehiago Nafarroan, Osasun Sailak 2026-2027 denboraldiko txertaketa kanpaina bateratua hasita.

Horiek horrela, osasun-agintariek gripearen eta COVIDaren txertaketa bateratua egitea gomendatzen diete 70 urte edo gehiago dituztenei; 5 urte edo gehiago dituztenei, baldin eta desgaitasuna duten pertsonen zentroetan eta nagusien egoitzetan badaude edo erakunde itxietako egoiliarrak badira; gaixotasun larriak izateko arrisku handiari lotutako egoerak dituztenei (> 6 hilabete): immunoezabatzea (barne daude immunoeskasia primarioak eta GIBak edo farmakoek sortutakoak, bai eta transplanteen hartzaileak, CAR-T zelulak eta konplementuaren eskasia); 12 eta 59 urte arteko pertsonei, balin eta arrisku-talderen batekoak badira, eta haurdun dauden emakumeei, edozein dela ere haien haurduntza-hiruhilekoa.

Horrez gain, gripearen aurkako txertaketa 60 eta 69 urte arteko pertsonei ere gomendatzen zaie, baita 6 eta 59 hilabete arteko haurrei, zentro publiko eta pribatuetako langile sanitario eta soziosanitarioei, beste arrisku-egoera batzuk dituztenei, etxeko zainketak ematen dituztenei edo konplikazio-arrisku handiko jendearekin bizi direnei, zentro sanitarioetan edo soziosanitarioetan praktikak egiten ari diren ikasleei, haur-hezkuntzako ikastetxeetako langileei eta animaliekiko lan-esposizio zuzena dutenei edo abeletxeetan zein beste ustiapen mota batzuetan horien jariakinen eraginpean daudenei.

Txertaketa abenduaren 15ean amaituko da, baina data horren ondoren irizpideak betetzen dituztenei (haurduntzen diren emakumeak, arrisku-faktoreak dituzten paziente berriak, arrisku-taldeetan sartutako nazioarteko bidaiariak) edo hasieran ezarritako aldian ezin izan zutenei txertoak jartzen jarraituko dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X