Tripoli bonbardatzeagatik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gadafiren alabak NATO salatu du gerra krimenengatik

Salaketak apirilaren 30ean Tripolin egindako bonbardaketa jasotzen du. Libiako erregimenaren arabera, erasoan Gadafiren seme bat, hiru biloba eta inguruko bizilagunak hil ziren.

l Gadafik, Libiako liderraren alabak, NATOren kontrako salaketa jarri du Bruselan, erakundeak Tripolin zibilen aurka egin zuen bonbardaketa bat dela eta gerra krimenak egin zituela iritzita, Belgikako komunikabideek gaur jakinarazi dutenez.

Belgikako Auzitegi Federalean jarritako salaketa horren bidez Europar Batasunak Muamar Al Gadafiren Gobernuari ezarritako irabazien blokeoa ere baliogabetu nahi duela esan du RTBF telebista kate publikoak.

Salaketaren ardatz nagusia apirilaren 30ean NATOk Tripolin egin zuen erasoa da. Libiako erregimenaren arabera, Gadafiren seme gazteena, Seif al Arab, 29 urtekoa, eta hiru biloba hil ziren bonbardaketaren ondorioz. Familiaren gertuko lagunak eta bizilagun batzuk ere hil omen ziren eraso hartan.

Gadafiren alabaren abokatuen ustez, aliatuek zibilak helburu gisa hartu izana gerra krimena da, eta hori salatu du abokatu horietako batek RTBF telebista katean.

Segurtasun Kontseiluko 1973. ebazpenaren arabera, NBEk Libian "beharrezko diren neurri guztiak" har ditzake herritarrak babesteko, baina bertan ez da jasotzen herritarren kontrako erasorik, ezta gerra kasuetan ere. Gainera, abokatu horien arabera, erasoa nahita egindakoa izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Trumpek esan du ez duela uste AEBk Venezuelaren kontrako gerrarik egingo duenik, baina ez du planei buruz hitz egin nahi izan

"Zer erantzun diezaioket horrelako galdera bati? Ba al dago Venezuelan eraso bat egiteko planik? Nork esango luke hori? Halakorik balego, esan egingo nizukeela uste duzue, zintzoki? Bai, planak ditugu. Oso plan sekretuak ditugu", esan du 'Air Force One' hegazkinean. "Begira, ikusiko dugu Venezuelarekin zer gertatzen den", adierazi zuen, eta Venezuelako Gobernuak "milaka pertsona bidali zituen kartzeletatik, erakunde mentaletatik eta mendekotasun zentroetatik".

Gehiago kargatu
Publizitatea
X