NATOk Gadafiren indarretako zortzi gerraontzi suntsitu ditu
NATOk Libian gidatutako hainbat hegazkinek Indar Armatu libiarren zortzi gerraontziri eraso egin die Tripoliko, Al Jumseko eta Sirteko portuetan. NATOk ohar batean zabaldu duenez, "kontuz antolatutako erantzun koordinatua" izan da, "zegokiona eta aproposa".
"Erasotako ontzi guztiak gerraontziak ziren, zibilentzako erabilerarik gabekoak", Russel Harding britaniar almiranteorde eta operazioan komandanteordearen esanetan.
"NATOren helburu guztiak militarrak dira eta Gadafiren erregimenak herriaren kontra egiten dituen erasoekin zuzenean lotuta daude", gaineratu du. Hardingen arabera, "itsas-ekipoen erabilerak gora egin dutenez, NATOk ez du ekintza erabakigarri bat egiteko beste aukerarik izan, Libiako biztanleria eta NATOk itsasoan dituen indarrak babeste aldera".
Erakundeak esan du azken asteotan areagotu egin direla itsasoan jarritako minak, Gadafiren estrategietako bati erantzunda. Horrek giza-laguntzaren bidalketan izango lukeen eragina. Gainera, Erakundearen ustez estrategia horrek beste asmo bati lotuta dago, koalizioaren indarrei eraso egitea, alegia.