Libiako matxinoek Gadafiren egoitza mendean hartu dute
Libiako matxinoek Muamar el Gadafi Libiako buruzagiaren Tripoliko egoitzaren kontrola bereganatu dute astearte honetan. Bitartean, ez dago Gadafiri buruzko berririk. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago, Libiako hiriburuan "zenbait borroka-gune oraindik dauden arren".
Berriak nahasiak badira ere, dirudienez, gizonezko multzo batek Gadafiren jauregira sartzea lortu du eta garaipena ospatu du oihuka eta airera tiroak botaka. "Ala handiena da. Bab al Aziziya bereganatzea lortu dugu, Tripoli aske da", oihukatu dute erreboltariek.
Telebista arabiarrek zabaldu dutenez, errebelde talde bat gotorlekuaren barnean ari da, zaborraren eta kearen artean, Gadafiren aldeko gizonezkoen bila. Antza, ez dute Gadafi edo honen semerik bertan aurkitu.
NATOko buruzagiek eta matxinoek ez dakite Gadafi non dagoen baina Kirsan Iliumzhinov Nazioarteko Xake Federazioaren presidentearekin hizketan egon da eta honen esanetan, Gadafik onik dago eta ez du Libia uzteko inongo asmorik.
"Onik nago. Tripolin nago eta ez dut Libiatik alde egiteko asmorik. Ez sinestu mendebaldeko telebistek iragartzen duten informazio faltsuetan", gaineratu du Gadafik.
72 ordu Libia askatzeko
Ibrahim Sabashi Transiziorako Batzorde Nazionalaren ordezkari libiarrak "amaitutzat" jo du Gadafiren erregimena. Honen esanetan, erreboltariek Libia menderatuko dute datozen 72 orduetan.
"Gadafiren erregimenarentzat hau azken kapitulua da. Honen amaiera hurbil dago. Gadafi iraganeko kontua da eta onena litzateke ahalik eta lasterren hau ulertzea", azaldu du Oana Lungescu NATOko bozeramaileak. Hala ere, Gadafiren aldeko indarren mehatxuak eta erasoak oraindik jarraitzen dute, hori dela eta, "NATOk erne jarraituko du".
Roland Lavoi buruzagi militarrak aitortu duenez, NATOko indarrek ez dakite Libiako diktadorea non dagoen baina honen esanetan, "NATOrentzat Gadafi ez da helburu bat" baina kontrol gune batean aurkitzen bada, helburu bihurtuko da.
Nazio Batuek bilera deitu dute ostiralerako
Bab Al Aziziya gotorlekuaren lorpena ezagutu bezain laster, Nazio Batuek Libiako egoera aztertzeko bilera bat deitu dute ostiral honetarako. Bilera honetara Liga Arabiarra, Afrikako Batasuna, Europar Batasuna eta Biltzar Islamikoaren Erakundea gonbidatu dituzte.
Bestalde, 1,5 bilioi dolarrei blokeoa kenduko diela iragarri du AEBek, transizio demokratikoa babesteko eta Libiako biztanleria laguntzeko asmoz.
Saif al Islam Gadafiren semeak agerraldia egin du
Atzo Gadafiren hiru seme atxilotu zituztela zabaldu zuten matxinoek, baina horietako bat, Saif al Islam, libiar erregimenean pisu handia duen gizona, Tripoliko kaleetan agertu da gaur gauean Armadako indarrek babestuta, atzoko berriak gezurtatzeko. Bere aita salbu eta onik dagoela esan du.
Libiako matxinoek Muamar el Gadafi Libiako buruzagiaren Tripoliko egoitzaren kontrola bereganatu dute astearte honetan. Bitartean, ez dago Gadafiri buruzko berririk. NATOk baieztatu duenez, Tripoliren % 80a errebeldeen esku dago, Libiako hiriburuan "zenbait borroka-gune oraindik dauden arren". Berriak nahasiak badira ere, dirudienez, gizonezko multzo batek Gadafiren jauregira sartzea lortu du eta garaipena ospatu du oihuka eta airera tiroak botaka. "Ala handiena da. Bab al Aziziya bereganatzea lortu dugu, Tripoli aske da", oihukatu dute erreboltariek. Telebista arabiarrek zabaldu dutenez, errebelde talde bat gotorlekuaren barnean ari da, zaborraren eta kearen artean, Gadafiren aldeko gizonezkoen bila. Antza, ez dute Gadafi edo honen semerik bertan aurkitu. NATOko buruzagiek eta matxinoek ez dakite Gadafi non dagoen baina Kirsan Iliumzhinov Nazioarteko Xake Federazioaren presidentearekin hizketan egon da eta honen esanetan, Gadafik onik dago eta ez du Libia uzteko inongo asmorik."Onik nago. Tripolin nago eta ez dut Libiatik alde egiteko asmorik. Ez sinestu mendebaldeko telebistek iragartzen duten informazio faltsuetan", gaineratu du Gadafik.72 ordu Libia askatzekoIbrahim Sabashi Transiziorako Batzorde Nazionalaren ordezkari libiarrak "amaitutzat" jo du Gadafiren erregimena. Honen esanetan, erreboltariek Libia menderatuko dute datozen 72 orduetan."Gadafiren erregimenarentzat hau azken kapitulua da. Honen amaiera hurbil dago. Gadafi iraganeko kontua da eta onena litzateke ahalik eta lasterren hau ulertzea", azaldu du Oana Lungescu NATOko bozeramaileak. Hala ere, Gadafiren aldeko indarren mehatxuak eta erasoak oraindik jarraitzen dute, hori dela eta, "NATOk erne jarraituko du".Roland Lavoi buruzagi militarrak aitortu duenez, NATOko indarrek ez dakite Libiako diktadorea non dagoen baina honen esanetan, "NATOrentzat Gadafi ez da helburu bat" baina kontrol gune batean aurkitzen bada, helburu bihurtuko da.Nazio Batuek bilera deitu dute ostiralerakoBab Al Aziziya gotorlekuaren lorpena ezagutu bezain laster, Nazio Batuek Libiako egoera aztertzeko bilera bat deitu dute ostiral honetarako. Bilera honetara Liga Arabiarra, Afrikako Batasuna, Europar Batasuna eta Biltzar Islamikoaren Erakundea gonbidatu dituzte. Bestalde, 1,5 bilioi dolarrei blokeoa kenduko diela iragarri du AEBek, transizio demokratikoa babesteko eta Libiako biztanleria laguntzeko asmoz.Saif al Islam Gadafiren semeak agerraldia egin duAtzo Gadafiren hiru seme atxilotu zituztela zabaldu zuten matxinoek, baina horietako bat, Saif al Islam, libiar erregimenean pisu handia duen gizona, Tripoliko kaleetan agertu da gaur gauean Armadako indarrek babestuta, atzoko berriak gezurtatzeko. Bere aita salbu eta onik dagoela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.