Matxinoek eta NATOk Gadafi inguratu dute
Matxinoek Tripolin sartzea lortu dute eta hauen eta Gadafiren aldekoen arteko istuluak gogorrak dira. Matxinoek erregimenaren bukaera "oso gertu" dagoela adierazi dute. Libiako oposiziogile batek matxinoek Tripoli laster harrapatuko dutela esan du.
Bitartean, Gadafik arma-gordetegiak herritarrentzat zabaltzeko agindu du, hiriburua defendatu dezaten. Ez dutela inoiz amore emango azpimarratu du eta "borrokan jarraitzeko" esan die herritarrei.
NATOk Muamar al Gadafiren kuartel nagusia eta Maitikako aireportua bonbardatu ditu Tripolin. Gainera, Maitikan atxilotu dute Al Jituni koronela, Gadafiri lotuta dagoen militarren nagusienetariko bat.
Matxinoen iturriek Tarhuna hiriko kontrola hartu dutela adierazi dute Al Jazeera telebista katean. Tarhuna hiria Tripolitik 60 kilometrotara hegoaldean aurkitzen da.
Gadafiren erregimenaren aurka dauden matxinoak hiriburuko auzo ezberdinetan matxinatu dira. 200 bat miliziano itsasotik ailegatu dira baita ere, Misratatik etorrita.
Aurkako indarra hiriburutik 27 kilometrotara daude eta gutxienez lau auzo kontrolatzen lortu dituzte.
Horretaz gain, matxinoek Tripoliko aireportu militarraren eta zenbait auzoren kontrola hartu dute. Erreboltarien eta Muamar Gadafiren aldeko tropen arteko borrokek jarraitu egiten dute eta tarteka leherketak ere entzun daitezke, inguruko ekintzaile eta kazetariek esandakoaren arabera.
Bashir Sewehli ekintzaile libiarrak Al Jazeera telebista kateari egindako hitzetan "aireportua matxinoen eskuetan dago eta Tripoliko beste zenbait eremu eta inguru ere kontrolpean dituzte". Hala ere, matxinoek "laguntzaren zain daude", gaineratu du.
Gadafiren aldeko 31 soldadu hil dira Tripoliko borroketan eta matxinoek beste 42 harrapatu dituzte, Al Jazeeraren arabera.
Gadafik kontraerasoa eskatu du
Tartean, Muamar Gadafik entzutezko mezua bidali du Libiako telebistara. Mezu horretan matxinoen kontrako kontraerasoa egitera bultzatu du herria, erreboltariak Tripoliko zenbait auzoetan sartu eta gero.
"Maskarada honekin amaitu behar dugu. Zuetako milioika pertsona arerioek suntsitutako hiriak askatu behar dituzue", esan du Gadafik mezuan Al Jazeera telebistaren arabera.
Libiako lehen ministroa, Tunisian
Mahmudi el Baghdadi Libiako lehen ministroa Tunisiako irla batetako hotelean dago. Antza han eman ditu azken 24 orduak.
Matxinoen ordezkari batek Al Yazira telebistan jakinarazi duenez, Libiako Transizio Kontseiluak Al Baghdadiren extradizioa eskatzeko asmoa du.
Nazioarteak Gadafiri amore emateko exijitu dio
Catherine Ashton Europar Batasuneko Kanpo Harremanetarako eta Segurtasunerako goi ordezkariak adierazi duenez, Muamar Gadafiren erregimena "azkenetan" dago eta Libiako agintariari "atzerapenik gabe" boterea utz dezala exijitu dio "sarraski handiagoak sahiesteko".
Halaber, Europar Batasunak Libiako herria babestuko duela adierazi du lurraldean demokrazia ezar dezaten. Ashtonen gertukoek adierazi dutenez, Europar Batasuneko kideak hilabeteak daramatzate Libiako transizio prozesua nola bultzatu eztabaidatzen.
Hala, lurralde osoan bakea eta egonkortasuna mantentzeko helburuarekin "zibilak babesteko" eta "arduraz jokatzeko" eskatu dio Catherine Ashtonek Libiako Transizio Kontseiluari Bitartean Europako Batzordea gaur kaleratuko duen txosten bat prestatzen ari da.
Barack Obama AEBetako presidentearen ustez, Gadafiren erregimena ahulduta dagoela nabarmena da, eta biktima gehiago izan ez daitezen "behingoz" boterea uzteko exijitu dio.
Matxinoak Tripolin egiten ari diren aurrerapausoa ikusita, lurralde horretan izaten ari den "sarraskiarekin" amaitzeko modurik seguruena agintariak boterea uztea dela esan du Obamak. "Erraza da: Gadafik bere agintanldia amaitu dela onartu behar du", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.