Libiako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Libiako Trantsizio Batzordeak badaki non dagoen Gadafiren ezkutalekua

Hala ere, Trantsizio Batzordeko Estatu Nagusiko buruzagiak ez du horren kokapenari buruzko xehetasunik eskaini. Erreboltarien buruzagiak Hamis Gadafi diktadorearen semearen heriotza baieztatu du.

Abdul Hakim Beldhaj Libiako Trantsizio Batzorde Nazionaleko Estatu Nagusiko buruzagiak zabaldu duenez, erreboltariek badakite non dagoen Muamar Gadafiren ezkutalekua. Hala ere, Al Yazira kate panarabiarrak jakinarazi duenez, Beldhajek ez du horren kokapenari buruzko xehetasunik eman.

Bestalde, Musa Ibrahim Gadafiren bozeramaileak igandeko lehen orduetan baieztatu duenez, koronela Libian dago oraindik eta "hura babesteko lagunez inguratuta dago".

Halaber, Ahmed Omar Bani Libiako matxinoen buruzagi militarrak igande honetan baieztatu duenez, Hamis Gadafi koronelaren seme bat hil dute Tripoliko hego-mendebaldetik 90 kilometroetara izandako Tarhunako erasoaldietan.

Bengasin eskainitako prentsaurrekoan Banik azaldu duenez, Hamis eta Abdala Sanusi Libiako Inteligentzia Zerbitzuetako buruzagi ohiaren seme bat hil dituzte udalerri honetan.

Hamis 1978. urtean jaio zen eta Libian otsailaren 17ko manifestazioen ondoren eman zen errepresio bortitzan parte hartu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Trumpek esan du ez duela uste AEBk Venezuelaren kontrako gerrarik egingo duenik, baina ez du planei buruz hitz egin nahi izan

"Zer erantzun diezaioket horrelako galdera bati? Ba al dago Venezuelan eraso bat egiteko planik? Nork esango luke hori? Halakorik balego, esan egingo nizukeela uste duzue, zintzoki? Bai, planak ditugu. Oso plan sekretuak ditugu", esan du 'Air Force One' hegazkinean. "Begira, ikusiko dugu Venezuelarekin zer gertatzen den", adierazi zuen, eta Venezuelako Gobernuak "milaka pertsona bidali zituen kartzeletatik, erakunde mentaletatik eta mendekotasun zentroetatik".

Gehiago kargatu
Publizitatea
X