Gadafik ez du amore eman nahi eta borrokan jarraituko duela esan du
Muamar el Gadafi Libiako koronelak adierazi duenez, ez du amore emango eta matxinoen kontra eta NATOren indarren aurka borrokan jarraituko du. Siriako Al Rai telebista katean satelite bidez ematez ari diren hitzaldian egindako adierazpenak dira.
"Ez dugu berriro amore emango, ez gara emakumeak, borrokan jarraituko dugu", esan du Gadafik.
Frantziak 1.500 milioi euro desblokeatuko ditu
Parisek Libiako ondasunen 1.500 milioi euro desblokeatu eta Trantsizio Kontseilu Nazionalari emateko baimena lortu duela iragarri du Frantziako Atzerri Arazoetako ministroak, Alain Juppék. Horrela, Libiako berregituraketan "lanean" hasi daitezkeela esan du, Parisen Libiari laguntzeko konferentzia hasteko ordu gutxi falta direnean. Konferentzia honetan, Trantsizio Kontseiluak demokrazia eraikitzeko plana aurkeztuko du.
Trantsizio Kontseilu Nazionalari buruzko bilera Parisen
Hamahiru estatuburu, 19 lehen ministro, eta NATOko, Nazio Batuko eta Arabiar Ligako idazkari nagusiak, osatzen duten herrialdeak Parisen bilduko dira Trantsizio Kontseilu Nazionalari buruz hitz egin eta demokraziarako bidea egiten laguntzeko.Bileraren buru Frantziako presidentea, Nicolas Sarkozy, eta Erresuma Batuko lehen ministroa, David Cameron, izango dira. Frantziako gobernuaren ustetan, Libiako egungo egoera oso delikatua da eta demokrazia lortzeko laguntza ezinbestekoa. Matxinatuek joan den abuztuaren 24an Tripoli hartu zutenean erabaki zen bilera honen beharra.
Trantsizio Kontseilu Nazionalaren partetik, bere presidentea Mustafa Abdulyalil eta lehen ministroa mahmud Yibril egongo dira. Hauekin ere beste agintari batzuk bilduoo dira, besteak beste, AEBtako estatu idazkaria, Hillary Clinton, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia, Ban Ki-moon, Espainiako presidenta, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Europako Kontseilukoa, Herman Van Rumpoy.
Bilera hau Gadafiren erregimenaren behin betiko desagertzea oraindik iritsi ez denean egingo da, eta 1969an boterea hartu zuen egunarekin bat egiten du.
Gadafi non dagoen oraindik jakin gabe
Argeliako agintariek Muamar al Gadafiren sarrera eragotzi dute, eta presidenteak, Abdelaziz Buteflikak ez du libiako koronelaren deia hartu, gaur Al Watan egunkariak argitaratu duenez, presidentziatik gertu omen dauden iturriak aipatuz.
Era berean, Gadafi, senitarteko batzurekin batera, Libiako Gadamen hirian egon daitekeela diote iturri hauek, Argeliako mugatik gertu. Agintariekin harremanetan jartzeko saiakerak atzera bota dituztela gaineratu dute.
Erasoak ez dira gelditzen
Libiako matxinoen hiriburuak, Bengasik, Gadafiren jaioterrian, Sirten, gertatzen ari denari begira jarraitzen du, Trantsizioko Kontseilu Nazionalak Gadafiri jarri zion errendizio epea bukatzeko bi egun falta direnean.
Gadafiren erregimeneko lehen ministroak 'Libiako iraultza' babesten du
Muamar el Gadafi Libiako coronelaren erregimeneko azken lehen ministroak, Mahmudi el Baghdadik, gaur Al Arabiya telebista katean egindako adierazpenetan esan duen arabera, "Libiako iraultza" babesten du, eta odola isurtzea gelditzeko eskatu du.
"Libiako iraultza babesten dudala iragartzen dut. Libiako herriaren eskubideak beteko ditut Libiako ongizaterako. Odola isurtzea gelditzea eta berehalako adiskidetzea heltzea nahi dut", adierazi du El Baghdadik. Aurreko abuztuaren 22an Tunezeko Yerba irlara egin zuen ihes.
Zure interesekoa izan daiteke
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.
Hezbollahk ontzat jo du Libanoko su-etena eta Iran zoriondu du lortutako akordioagatik
Hala ere, xiiten miliziak akordioa lurraldea "erabat askatu aurreko" pausotzat jo du, eta Libanoko indar politikoei "jarrera nazional bateratua" eskatu die, Israelen aurrean herrialdearen subiranotasuna babesteko. Israelek, ordea, argi du momentuz ez dituela indar armatuak Libano hegoaldetik erretiratuko.
Zer gertatuko da Ormuzko itsasartearekin? AEB-Iran akordioaren gakoak
Estatu Batuen, Iranen eta bien arteko bitartekari Pakistanen ikuspuntuak, gerrari amaiera emateko atariko akordioaren edukiari buruz.
UFCren 60 milioiko borroka-gala, Etxe Zurian: honela ospatu du Trumpek bere 80. urtebetetzea
Ekitaldirako, estadio bat eraiki zuten Etxe Zuriko hegoaldeko lorategian, 4.000 bat laguneko edukierarekin. Arte martzialetako borroka-ikuskizunak 60 milioi dolarreko kostua izan du, eta Trumpen aurkariek kritikatu egin dute, Etxe Zuria helburu komertzialak dituen ekitaldi pribatu baterako erabiltzea leporatuta.
Lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote Mette-Marit printzesaren semeari, bortxaketa eta tratu txarrak egotzita
39 delitu leporatzen zizkioten Marius Borg Høibyri, Mette-Maritek Haakon printze oinordekoarekin ezkondu aurretik izan zuen semeari.
Albiste izango dira: AEBren eta Iranen arteko bake akordioa, Zubietako espetxearen inaugurazioa eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.