Homosexualen arteko ezkontzak Frantzian: Jarrera homofoboenak, agerian
Iritsi da eguna. Frantzia tradizional eta katolikoenaren oihartzun handiko protestek ez dute atzera bota Hollanden kanpaina-promesa garrantzitsuenetako bat.
Arratsaldeko 16:00 pasatxo, Frantziako Asanblea Nazionalean, alderdi politiko bakoitzak bere botoaren zergaitia azalduko du eta ondoren, sexu bereko bikoteei ezkontzen eta adoptatzen utziko dien legea onartuko da. Asanblean den ezkerreko gehiengoarekin, ezkontza homosexualak baimentzen dituen 14. herrialdea bihurtuko da Frantzia.
Textuak espero bezala egingo du aurrera, baina ezkontza homosexualen inguruan piztutako eztabaidan dago orain kezka. Legearen aurkariek Parlamentuan gerra galdutzat eman badute ere, kaleetan borrokarako prest segitzen dute. Eta badirudi azken aldiko protestek jarrera homofoboenak indartu dituztela Frantzian.
Hori gutxi ez eta azken orduetan heriotza-mehatxuak ere izan dira. Atzo Asanblea Nazionaleko presidenteak bolbora zeraman ezkutitza jaso zuen. Horrekin batera ohar bat: "gure metodoak, manifestazioak baino eraginkorragoak dira. Gerra eskatu duzue, eta gerra izango duzue" zioen oharrak.
Hollanden gobernuak espero du tentsio giroa lasaitzea behin testua onartuta, baina ezkontza homosexualen aurkarientzat, Asanblean gaur emango den bozketak ez du ezer aldatzen. Eskuinak konstituzionalera joko du aste honetan bertan eta maiatza bukaeran ezagutuko da Batzorde Konstituzionalaren erabakia. Han ere jaramonik egiten ez bazaie, familia tradizionalaren defendatzaile sutsuenek Hollanden legealdi bukaeraraino protesta egitearekin mehatxatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka hildako eta ehun zauritu inguru, Suitzako Crans Montana eski estazioan izandako sutean
"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu zen sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia.
Zohran Mamdanik New Yorkeko alkate kargua hartu du
Alkate demokratak gauerdiaren ostean hartu du kargua, hiriko metro geltoki historiko batean egindako ekitaldi batean. New Yorkeko alkate gisa egin dituen lehen adierazpenetan, "ohorea eta pribilegioa" dela nabarmendu du.
Indarrean da Israelek Gazan jarduten duten 37 GKEri jarritako betoa
Israelek nazioarteko erakunde humanitarioei (Mugarik Gabeko Medikuak eta UNRWA) lizentziak kendu dizkie, eta jarduera etetea eta martxoaren 1a baino lehen Gazatik alde egitea exijitu die, erregistro-prozesu polemiko bat ez osatzeagatik.
Su artifizial liluragarriak mundu osoan 2026 urteari harrera egiteko
Su artifizial ikusgarriz eta musikaz lagunduta, urte berrian abiatu dira Rio de Janeiro, New York, Paris, Berlin edo Dubai bezalako munduko hiriburu handiak.
Zeelanda Berriak ongietorria eman dio 2026 urteari
Ozeaniako herrialde hau izan da 2025ari agur esan eta 2026ari ongietorria eman dion lehenengoetako bat, Aucklanden su artifizialen ikuskizun batekin.
Israelek Somalilandia aitortzea, Afrikako Adarreko taula geoestrategikoan faktore berria
Israelek Somalilandia onartzeak hamarkadetako gatazka sezesionista pizteaz gain, pieza berri ezegonkor bat txertatzen du Afrikako Adarreko eta Ekialde Ertaineko aliantzen eta etsaitasunen taula geoestrategiko konplexuan.
Gutxienez pertsona bat hil da eta 80 inguru zauritu dira Machu Pichura zihoazen bi trenek aurrez aurre talka egin ostean
Gutxienez pertsona bat hil da eta beste 78 zauritu dira astearte arratsalde honetan Machu Picchuko Parke Arkeologiko Nazionalera zihoazen bi trenek aurrez aurre talka egin ostean, Ollantaytambo herrian, Urubamba probintzian, Peru hegoaldean.
Hamar herrialdek eskatu diote Israeli UNRWAk eta GKEek esku har dezatela egoera "katastrofikoaren" aurrean
Israelek UNRWAren operazioen etetea azkartzen duen lege bat onartu du, NBEren agentzia 2023ko urriaren 7ko erasoetan inplikatuta dagoela iritzita.
AEBk CIAren droneekin eraso zion Venezuelako portu bati, 'New York Times' egunkariaren arabera
Oraingoz, ez Pentagonoak, ez AEBko Gobernuak, ez Venezuelak, ez dute baieztatu Trumpek aipatutako erasoa. Baieztatuko balitz, AEBk Venezuelako lurretan egindako lehen erasoa izango litzateke.
Trumpek ohartarazi du Hamasek "ondorioak" izango dituela, desarmatu eta Gazako su-etenaren bigarren fasea desblokeatu ezean
AEBko presidenteak dio gai gehienetan bat datorrela Israelekin, Abrahamgo Akordioak zabaltzearen alde dagoela eta ohartarazi du ez duela onartuko Iranek botere militarra berreskuratzea.