Siriako Gobernuak arma kimikoak erabiltzea egotzi die errebeldeei
Ustez, errebeldeek Damaskotik gertu erabili dituzten tunelak ikuskatu dute Siriako soldaduek eta material kimikoa aurkitu dute, Siriako telebistak jakinarazi duenez. Siriako erregimenak arma kimikoak erabiltzea egotzi die errebeldeei.
Militarrak Yobarreko tuneletan sartu dira eta elementu kimikoak aurkitu dituzte, eta horietako askok itolarria izan dute, gaineratu dutenez.
Armada errebeldeak nagusi diren Yobar auzunean indarrez sartzeko prestatzen ari da.
Asteazken honetan, arma kimikoak erabiltzea egotzi zien errebeldeek Al Assaden erregimenari.
Goi-bilera Jordanian
Hamar herrialdetako armadetako buruak Jordanian bilduko dira "datozen egunetan", Siriako krisiaren ondorioak eta kooperazio militarra aztertzeko, Jordaniako Armadako bozeramaile batek iragarri duenez.
Bozeramaileak ohar baten bidez eman du goi-bileraren parte-hartzaileen berri; Jordania, AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia, Kanada, Turkia, Saudi Arabia eta Qatar dira parte hartuko duten herrialdeak, baina ez dute datarik zehaztu.
"Topaketan azken gertaerak eta lurraldeko segurtasuna aztertzeko aukera izango da, bereziki Siriako krisia, baita Jordaniaren eta horietako zenbiaat herrialderen arteko harremanak ere".
Halaber, bozeramailearen hitzetan, bilera "aldebiko eta aldeanitzeko bileren jarraipena da, eta horien ostean topaketa gehiago egongo dira etorkizunean"; "estatu horien arteko koordinazioa sendotzeko asmoz, herrialde horietan gertatutakoa eta horrek segurtasunean izan ditzakeen eraginak".
AEB prest daude
Barack Obama AEBetako presidenteak Sirian ekintza militarrak egiteko prest egoteko esan dio Pentagonoari, Chuck Hagel Defentsa idazkariaren hitzetan. Hagelek ere iradoki duenez, isasontziak mugiarazten hasi dira prest egoteko.
Hagelek bere hegazkinean kazetariei esan dienaren arabera, Obamak agindu zehatzak eman dizkio Pentagonoari balizko ekintza militar bat prestatzeko. Horretarako AEBetako indar militarrak "birkokatu behar" dira presidenteak erabakiren bat hartzen duenerako.
"Defentsa Departamentuaren erantzukizuna presidenteari aukerak ematea da, edozein arazoren aurrean, eta horretarako gure indarrak mugitu behar ditugu, edozein aukera gauzatu ahal izateko, presidenteak aukeratu ahal izateko", gaineratu du Hagelek.
Nazio Batuen babesarik gabe, AEBetako balizko esku-hartze militarrari buruz, Obamak "zuhurtzia" eskatu du. "AEBetako Gobernuak ez du oraindik ebatzi Siriak arma kimikoak erabili ote dituen", zabaldu du Voz de America irrati-kateak.
AEBetako presidentea segurtasun nazionaleko aholkulariekin batzartu da Etxe Zurian Siriako aukera militarrak aztertzeko.
NBEren ikerketa
Siriako Iraultza eta Oposizioko Koalizio Nazionalak (CNFORS), Bashar al Assaden Gobernuaren kontrako oposiziorik nagusienak, kontrolpean dituen eremuetan NBEren ikuskatzaileen segurtasuna bermatzeko konpromisoa hartu du, asteazkenean ustez Damaskon egin zen eraso kimikoaren inguruan ikertzeko.
"NBEren taldearen segurtasuna bermatuko dugu", Jaled Sale CNFORSen bozeramaileak Istanbulen egindako prentsaurreko batean esan duenez. Saleren esanetan, "ezinbestekoa" da ikuskatzaileak "48 orduko tartea igaro baino lehen -erasoa izan zen lekura- heltzea". Oposizioaren arabera, ehunka pertsona hil ziren erasoaldi horietan.
NBEk berak eskatu dio Basar al Assaden Gobernuari ikerketa talde bat eraso kimikoak ustez egin ziren lekura heltzea erraztea.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.