Bulgariako poliziak "Maria"ren guraso biologikoak aurkitu ditu
Bulgariako poliziak "Maria" edo "Aingeru ile horia" bezala ezaguna den umearen guraso biologikoak aurkitu ditu. BNT telebistak jakitera eman dutenez, polizia ijito jatorriko bikotea galdekatzen ari da. Eskandinaviar itxurako umea Greziako ijitoen kanpamentu batean aurkitu zuten joan den astean.
Telebistak adierazi duenez, Atanas eta Sashka Rusevik dira gurasoak eta Nikolaevo herrixkan bizi dira, Bulgariako erdialdean. Bikoteak beste zortzi edo hamar ume ditu, horietatik erdiak ile horiak eta azal zurikoak. BNT telebistak dioenez, "Maria"ren antza dute.
Familairen bizilagunek Rusevis sendia orain zenbait urte Grezian bizi izan zela adierazi diete komunikabideei. Gaineratu dute haurraren truke 250 euro jaso zituztela, nahiz eta beste batzuk dirurik ez zutela jaso baieztatu.
15 urteko semeetako batek BGNES agentziari esandakoaren arabera, "amak Grezian bizi izan zirenean itzultzeko dirudik ez zutela eta, haur jaio berria han uztea erabaki zuen".
Vsekiden agentziari Sashkak egindako adierazpenetan, ustezko amak onartu egin du ume bat Grezian utzi izana, baina ez du zehaztasun gehiagorik eman nahi izan. "Orain denbora asko gertatu zen hori. Umea oparitu genuen. Ez dut dirurik jaso, jatekorik ez nuelako utzi nuen. Ez dakit nirea den, nirea dirudi, baina, nola jakin?", esan du.
BNTek azaldu duenez, DNA probak egingo dizkiote bikoteari "Maria"ren guraso biologikoak diren jakiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.