Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espiotza Alemaniaren eta AEBen arteko harremana nahasten ari da

CIArentzat lan egiten duen espioi bati mozorroa kendu diote, NSA Estatu Batuetako Seguritate agentzia nazionalak Angela Merkel teléfono pribatua ere espiatzen zuela jakin eta bederatzi hilabetera.

Oso egoera zailean geratu dira Berlin eta Washingtonen arteko harremanak, Alemaniatik Estatu Batuetara informazio konfidentziala pasatzen duen beste espioia azaldu ondoren.

CIArentzat lan egiten duen espioi bati mozorroa kendu diote, NSA Estatu Batuetako Seguritate agentzia nazionalak Angela Merkel teléfono pribatua ere espiatzen zuela jakin eta bederatzi hilabetera.

Eta horrez gainera badago gauza bitxia: joan den asteko asteazkenean topatu zuten alemanek eta ostegunean, biharamunean, ezer gertatuko ez balitz bezala, Obamak Merkeli deitu zion Ukrainari buruz hitz egiteko.

Alemanian suminduta daude, eta arrazoi osoz. Ez dute ulertzen zergatik jarraitzen duten Estatu Batuek herrialde laguna espiatzen. Eta horrek berriro pizten du eztabaida: zeintzuk diren Alemaniaren benetako interesak .

Estatu Batuak Alemania eta Europa osoa Errusiaren kontra jarri nahian dabiltza. Eta Alemanian asko eta asko dira galdetzen dutenak Errusia ote den benetako etsaia eta komeni ote zaion Errusiarekin haserretzea, kontuan hartuta Errusiako gasa behar duela eta Errusian Alemaniak negozio asko dauzkala.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X